Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lea Artibai Ikastetxeak LAIKoloreak egitasmoa abiarazi du
Garai batetik hona mota honetako ekintza bat abiaraztea helburu izan dute Lea Artibai Ikastetxean, eta aurtengoan aurrera eramatea lortu dute. Ekimen multikultural honetan, laneratzeko ikastaroetako ikasleek stand ezberdinak jarriko dituzte, besteak beste, jolasak, musika, bigarren eskuko arropak, liburuak, haurrentzako jolasak… eta horrez gain, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera ere egongo da. Salmentarik ez da egingo, hau da, stand-etan jarritako guztia eskuratzeko aukera egongo da ezer ordaindu gabe.
Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxea goi mailako hezkuntza arloan erreferente bat da Lea Artibai eskualdean eta baita eskualdetik kanpo ere
Ikastetxeak ilusio handiz antolatu duen LAIKoloreak azokaren lehen edizio honetara etortzeko gonbitea luzatu nahi die Lea-Artibai eskualdeko herritar guztiei.
Lanerako Prestakuntza Lea Artibai Ikastetxea
Markina-Xemeinen kokatutako Lea Artibai Ikastetxea goi mailako hezkuntza arloan erreferente bat da Lea Artibai eskualdean eta baita eskualdetik kanpo ere. Urtetik urtera bere zerbitzuak sendotu eta hobetzeko lanean dihardu eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketako hezkuntza eskaintzaz gain, Lea Artibai Ikastetxeak Lanerako Prestakuntzara bideratutako eskaintza zabala dauka.
- LANBIDEK diruz lagundutako Lanerako Prestakuntzako 13.000 ordu urtean.
- Herrialde ezberdinetako 1.200 ikasle.
- Langabetuentzako 44 ikastaro urtean.
- Lanean daudenentzako 75 ikastaro urtean.
Horrez gain, Lea Artibai Ikastetxeak orientazio eta laneratze zerbitzuak ere eskaintzen ditu eta irregulartasun egoeran dauden atzerritarrei bitartekaritza lana ere eskaintzen die