Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Langile eta kooperatibistak konpetentzia digitaletan trebatzeko formazioa eskainiko du MONDRAGONek, Ilunionekin batera
MONDRAGONek FUNDAEk bultzatutako trebetasun digitalei buruzko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea adostu du Ilunionekin, bere langile eta kooperatibisten konpetentzia digitala handitzeko.
Iluniongo Prestakuntza arloaren helburua da konpetentzia digitalen arloan 74.000 pertsona trebatzea 2025eko ekainera arte. Prestakuntza hau Gizarte Ekonomiaren sektoreko langile eta bazkideentzat eta erakundeentzat da, eremu horretan antzemandako eten digitala ezabatzeko, proiektuaren barruan egindako prestakuntza-beharren azterketa batetik abiatuta.
Prestakuntza honen helburua da MONDRAGON Korporazioko langileak eta kooperatibistak erronka berrietarako prestatzea eta teknologia berriak, kudeaketa moduak eta kontsumoa eskuragarriago egitea.
Ikastaroak
- Zibersegurtasuna
- Lankidetza-lana hodeiko tresnekin
- Produktibitatea hobetzea Microsoft 365ekin
- Arazo tekniko errazak gailu informatikoetan
- Eduki digitalak lantzea
- Administrazio publikoarekiko izapideak sinadura digitalaren bidez
- Gaur egungo eta etorkizuneko joerak teknologia digitalen erabileran
Edukiek diseinu praktikoa eta erraza dute, eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat eskuragarri daude
Iñigo Larrea MONDRAGONeko talentu-arduradunaren esanetan, "Mugi Digitalera plataforman trebetasun digitalak garatzeko hainbat programa garatu ditugu MONDRAGONeko kooperatibetan, eta Ilunionekiko lankidetza horri esker, programa oso eraginkorrak eskaini ditzakegu, gure beharretara bideratuak".
Joaquín Leizaola Iluniongo Prestakuntza arloko zuzendari nagusiarentzat, "ikastaro hauek gure herrialdeko Gizarte Ekonomian lan egiten duten pertsonen trebakuntza bultzatu nahi dute, sektore oso garrantzitsu baten eguneratze eta lehiakortasuna errazteko, 43.000 entitate eta enpresa baino gehiagotan 2 milioi espainiar baino gehiago enplegatzen baititu", esan zuen.