Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
LABORAL Kutxak webgune berria estreinatu du eta banka mugikorra berritu
LABORAL Kutxak web korporatiboa berritu du, eta diseinu eta eduki berriak eta nabigazio errazagoa eskaintzen ditu orain. Entitateak eduki sozialagoa eta erabilgarriagoa eskaini nahi dio erabiltzaileari, blogeko eta Enpresen Bankako edukiak txertatuz.
laboralkutxa.com atariak 2 milioi sarrera baino gehiago ditu hilean. Orain, simulatzaile berriak eskaintzen ditu maileguetarako (simuladores) eta erretirorako (jubilación), baita bilatzaile aurreratuagoa eta sukurtsal-bilatzaile eraginkorragoa eta bisualagoa ere.
Responsive diseinua aurrendaria da finantza-erakundeetan, eta ataria eroso bistaratzeko aukera ematen du tamaina guztietako pantailetan, neurri guztietako tableta eta smartphoneetan ere bai.
Webgunea diseinatzean, Entitateak ahalegin berezia egin du ukipen-nabigazioa hobetzeko eta irakurketa errazteko. Gainera, webguneak material grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren aldeko apustua egin du, edukiak sendotzeko eta gaur egungo gai eta kanpainetan sartzea errazteko. Sekzio berriak honako hauek izango dira: Eguneroko gestioa, Aurrezkia, Finantzaketa eta Aseguruak.
Laboral Kutxaren beste helburuetako bat Etxeko orrialdetik erreferentziazko zerbitzuetara sartu ahal izatea da. Hala, sekzio interesgarriak ikusi ahal izango dira web korporatibora sartzean, hala nola, honako hauek: Prentsa-aretoa (Sala de Prensa), Gaztenpresa (Gaztenpresa) eta Bada beste modu bat (Hay otra forma) eta Enpresen Banka (Banca para Empresas) blogak. Edukiak aldian behin eguneratuko dira.
Bestalde, Banka Mugikorra ere berritu egin da. HTML5 teknologiari esker, erabilera errazagoa du eta bateragarriagoa da gailu mugikorretako nabigatzaileekin.
Banka Mugikorrak egunean dituen 120.000 erabiltzaileetatik, erdiek baino gehiagok Android, iOS eta BlackBerry sistema eragileetarako APPa erabiltzen dute eta besteek Online Bankaren sakelakoetarako bertsioa (mobi.laboralkutxa.com).
Menu berriak indargune batzuk ditu, bezeroak aplikazio beraren bidez atal gehiago eskura ditzan. Horrela, minutu bakarrean, bezeroek baloreak salerosi edo mailegu bat (crédito instantáneo) kontratatu ahal izango dute, telefonoz; gainera, laster aseguru-zerbitzu berritzailea eta aitzindaria erantsiko da, eta, bertan, bezeroek premiazko laguntza eskatu, ezbehar baten parte eman nahiz garabi-zerbitzu edo sarrailagile bat kontratatu ahal izango dute, besteak beste.
Horrez gain, bezeroek eragiketarik ohikoenak egin ahal izango dituzte: saldo-kontsultak, transferentziak, burtsa-kotizazioak eta GPS bidezko sukurtsal-bilaketak, besteak beste.
Berritasun horiek guztiak erabiltzaile eta bezeroen gero eta premia eta eskakizun zorrotzagoei erantzuteko hilabeteetan egindako lanaren eta ikerketaren emaitza dira.