Irakurriena
- 1. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 2. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 3. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 4. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 5. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
- 6. Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean
Laboral Kutxak 33,9 milioi euroko mozkina lortu du 2015eko lehen hiruhilekoan
Bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadaren ondorioz, aurrez lasaia zuen likidezia finkatzen jarraitzen du entitateak. Ondorioz, indartsu dago txikizkako merkatuan nahiz enpresetan inbertitzen jarraitzeko. Hala, bezeroen gordailuen gaineko kredituen ratioa (Loan To Deposits) % 94,5koa da, eta txikizkako merkatuan diharduten sektoreko entitateen batez bestekoa % 126,4koa, azken informazio erabilgarriaren arabera.
Berankortasuna eta hornidurak
Kalifikazio-agentziek behin eta berriro agerian jarri dutenez, arriskuen gestioa eta, bereziki, kreditu-arriskuaren gestioa da entitatearen indargune handienetako bat. Ondorioz, berankortasun-tasak beherako bideari eutsi dio eta % 8,44koa da, sektorearen batez bestekoa baino apalagoa, hori 2015eko otsailean % 12,59ko ratioa baitzen.
Kaudimena
Gogoratu behar da kreditu-kooperatibak %13,69ko kaudimen-ratioa duela, lehen mailako baliabide propioak arriskuaren arabera haztatutako aktiboekin alderatzen dituen Common Equitiy Tier 1 (CET1) ratioaren arabera. Sektorean nabarmentzeko moduko ratioa da.
Kreditu-inbertsioa eta aurrezkia
Bezeroei emandako kreditu osoa, hornikuntzak aintzat hartu gabe, 14.003 milioi eurokoa da. Saldoek beherako bidean jarraitzen dute, urtetik urtera % 5,13ko beherakada izan baitute.
Aurreko epealdi berberarekin alderatuta, hiruhileko honetan familientzako hipoteka-kredituek % 66 eta kontsumo-kredituek % 29 egin dute gora. Joera berbera antzeman da enpresentzako finantzaketan, formalizazioen bolumena % 54 eta inbertsio hori eskuratu duten enpresen kopuru % 29 hazi baitira.
Baliabide bitartekotuen bolumen osoa (partikularren, enpresen eta erakundeen saldoak barne hartuta) 18.217 milioi eurokoa da, urtean % 5,15 gora egin ondoren.
Emaitza Kontua
Hiruhilekoko emaitzetan, interes-tasa txikiek jarraitu dute nabarmentzen. Horrek esan nahi du ohiko banku-negozioko marjinetan presio handia dagoela, oraindik. Halere, Laboral Kutxak errentagarritasun-maila egokiari eutsi dio eta 77,7 milioi euroko interesen marjina eskuratu du. Horri komisioek, dibidenduek eta beste finantza-eragiketa batzuek ekarritako sarrerak gehitu behar zaizkio, eta, guztiak bilduta, 112,8 milioi euroko marjina gordina lortu du. 49,6 milioi euroko administrazio-gastuak kontabilizatu eta zuzkiduretara, saneamenduetara eta narriadurak xurgatzera 22,8 milioi euro bideratu ondoren, zerga ondorengo emaitza indibiduala 33,9 milioi eurokoa izan da. 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean % 5,2ko hobekuntza izan da, beraz.
Aseguruen negozioa
Aseguruen negozioak mozkin-iturri garrantzitsua izaten jarraitzen du Taldearentzat. Urteko lehen hiruhilekoan merkataritza-jarduera hazi egin da, bai produkzio berrian, bai zorroari eustean. Datu horiei esker eta eraginkortasun-alorreko etengabeko hobekuntzei esker, negozio horrek 6,8 milioi euroko emaitza globala izan du lehen hiruhilekoan, iazko epealdi berean lortutako zenbateko berbera, alegia.
EMAITZA KONTU INDIBIDUALA (mila €-kotan)
|
KONTZEPTUA |
2015eko 1. hiruh. |
2014ko 1. hiruh. |
Ald. %-tan |
|
INTERESEN MARJINA |
77.706 |
92.585 |
-16,1 |
|
KOMISIOAK, DIBIDENDUAK, FINANTZA ERAGIKETEN EMAITZAK ETA BESTE BATZUK |
35.126 |
30.847 |
13,9 |
|
MARJINA GORDINA |
112.832 |
123.432 |
-8,6 |
|
ADMINISTRAZIO GASTUAK |
49.568 |
48.249 |
2,7 |
|
AMORTIZAZIOAK |
4.805 |
4.762 |
0,9 |
|
HORNIDURETARAKO, SANEAMENDUETARAKO ETA BESTE NARRIADURA BATZUETARAKO ZUZKIDURA |
22.759 |
35.412 |
-35,7 |
|
ZERGA AURREKO EMAITZA |
35.700 |
35.009 |
2,0 |
|
MOZKINEN GAINEKO ZERGAK |
1.800 |
2.779 |
-35,2 |
|
EKITALDIKO EMAITZA INDIBIDUALA |
33.900 |
32.230 |
5,2 |
BESTE MAGNITUDE BATZUK
|
CORE CAPITALA (TIER 1) |
%13,69 |
|
LIKIDEZIA (loan to deposits) |
% 94,5 |
|
BERANKORTASUNA |
% 8,44 |
RATINGA: LABORAL KUTXA ETA SEKTOREKO ERAKUNDE NAGUSIAK
|
FITCH
|
MOODYS
|
||
|
SANTANDER |
A- |
SANTANDER |
Baa1 |
|
BBVA |
A- |
BBVA |
Baa2 |
|
LABORAL KUTXA |
BBB+ |
CAIXA BANK |
Baa3 |
|
CAIXA BANK |
BBB |
LABORAL KUTXA* |
Ba1 |
|
KUTXABANK |
BBB |
KUTXABANK |
Ba1 |
|
BANKIA |
BBB- |
BANCO SABADELL |
Ba2 |
|
BANCO SABADELL |
BB+ |
BANCO POPULAR |
Ba3 |
|
BANCO POPULAR |
BB+ |
BANKIA |
B1 |
|
|
|
|
|
|
|
|||