LABORAL Kutxa banka kooperatiboa da

Lankidetzaren balioa sustatzeko kanpaina berria plazaratu du entitateak. Haimar Zubeldia, Jon Maya, Zuriñe García, Peio García eta Natalia Diaz dira kanpainaren protagonistak.
2020/10/02

LABORAL Kutxak kanpaina berria abiatu du, oraintsu, bere esentziaz min tzatzeko, eta halaxe dio: «Gurea ez da edozein entitate. Banka kooperatiboa gara. Eta, ondorioz, izateko eta jarduteko modu berezia dugu».

Protagonistak 

LABORAL kutxa  

Haimar Zubeldia, txirrindulari profesional ohia: "Azkar joan nahi baduzu, hobe da  bakarrik joatea; baina urrun iristeko, elkarrekin hobeto. Afrikako esaera zahar bat da, baina hemengoa izan liteke".

Helburu horretarako, laguntzaile hauek izan ditu LABORAL Kutxak: Haimar Zubeldia, txirrindulari ohia; Jon Maya, Kukai Dantzako zuzendaria; Zuriñe García, Michelin izar bat duen sukaldaria; Peio García, Zaporeak elkartearen sortzailea; eta Natalia Díaz, Urzante olio-enpresako giza baliabideen arduraduna.

Peio García, Zaporeak elkarteko sortzailea: "Pertsona gutxi batzuek mundua alda dezakegu, geure mundua behintzat".

LABORAL kutxa

Natalia Díaz, Giza baliabideen arduraduna, Urzante olioak: "Enpresak zuhaitzak bezalakoak dira: sustraiak non, fruituak han".

Beraz, kanpainari «lankidetza» dario, eta LABORAL Kutxak balio hori partekatzen du nor bere sektorean (kulturan, enpresan, gastronomian, gizarte-lankidetzan eta kirolean) nabarmenak diren bost pertsona horiekin. Bostak eredugarriak dira, nolakoak diren, zer egiten duten eta nola egiten duten erreparatuta. Horiek ere, komunitatearekin konpromisoa dutela sentituz bizi dira eta egiten dute lan, eta ingurukoen bizitza hobetzeko lankidetzak duen balioan sinesten dute.

LABORAL kutxa

Zuriñe García, Sukaldeburua, Michelin izar bat, Andra Mari jatetxea: "Gizarte baten aberastasuna lankidetzarako duen gaitasunaren araberakoa da"

Entitateko Komunikazio Departamentutik diotenez, «LABORAL Kutxak lankidetzaren balioan sinesten du, eta horrek pertsonentzat eta gizartearentzat duen esanahian. Eta horiekin konpromisoa duenez, partaide duen komunitatearen etorkizunean pentsatu behar du, besteak beste. Horregatik, irabaziak banatzen ditu, enpleguari, berrikuntzari, kulturari eta ingurumenari laguntzeko». 

Izan ere, adierazi dutenez, «bizi dugun osasun-krisiaren eta balio-krisiaren testuinguru korapilatsu honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da, zalantzarik gabe, lankidetzaren balioan sinestea».

Banketxea