TUlankide MONDRAGON

Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu da Arrasatetik

2019/02/24

Humanity at Music, sinfonia kooperatiboaren zuzeneko ikuskizuna arrakastarekin abiatu da Arrasateko Amaia Antzokitik. Bi egunez mila lagun gerturatu dira ikuskizunaz gozatzera.
Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu da Arrasatetik

Sinfonia kooperatiboa bi egunez entzun ahal izan da, ostiralean eta larunbatean, Arrasateko Amaia Antzokian. Humanity at Music, sinfonia kooperatiboak mila lagun batu ditu lehenengo zuzeneko hitzorduetan eta aurrerantzean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiriburutan ikusteko aukera izango da Gasteizko Buesa Arenako irailaren 14ko hitzordu handiaren aurretik. 

Humanity at Music estreinaldia

Ekitaldiak Arrasateko plazatik abiatu ziren, non Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek saioei hasiera eman zieten, Debagoieneko txistulariekin eta Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Arizmendi Ikastolako abesbatzekin batera. 

Esperientzia kooperatiboa dantzatu eta kantatu daiteke ikuskizun dotorean

Zuzeneko aurreneko ikuskizunak Arrasate Musikaleko Orkestraren musikariak izan zituen protagonista eta haiekin batera hainbat kooperatibetako abeslariak, Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Arizmendi Ikastolako abesbatzak aritu ziren. Guztiek erakutsi zuten "MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa dantzatu eta kantatu daitekeela" ikuskizun dotorean. Era berean, ekitaldian obrari letrak jarri dizkion Jon Sarasua eta beste zenbait kooperatibistak ere parte hartu zuten. 

Humanity at Music estreinaldia

Hurrengo hitzorduak

Humanity at Music, Herriz Herri ikuskizuna beste zenbait herri eta hiriburutan ikusteko aukera izango da irailaren 14a bitartean. Besteak beste, dagoeneko prestatzen hasiak dira Aretxabaleta, Oñati, Tafalla eta Iruñeko zuzenekoak, eta litekeena da Bizkaia eta Gipuzkoako beste herriren batzuetan ere zuzeneko ikuskizunaz gozatzea. 

Estreinaldiaren argazki bilduma

Eguraldia
Asteazkena 11 Min: 6
Max: 10
Osteguna 12 Min: 6
Max: 11
Ostirala 13 Min: 10
Max: 17
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak