Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
KOOPAKETAk 100 gazte kooperatibista baino gehiago bildu zituen kooperatibismoaren etorkizuna bultzatzeko
Euskadiko 100 gazte kooperatibista inguru bildu ziren uztailaren 2an Donostiako Kursaal Jauregian KOOPAKETAren bigarren edizioan. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Konfekoopek sustatutako ekimenak iazko azaroan Bilbon hasitako bideari jarraipena eman dio.
Topaketak gazteen ikuspegia eta parte-hartzea jarri zituen erdigunean, kooperatibismoa lan-esparrutik harago doan bizi-eredu gisa ulertuz.
Ideiak partekatzeko gunea
Jardunaldiak podcast formatuan oinarritutako egitura dinamikoa izan zuen. Malen Altunak eta Aitziber Gradosek gidatutako saioan elkarrizketak, mahai-inguruak eta talde-dinamikak uztartu ziren, belaunaldi berrien erronkei buruzko hausnarketa sustatzeko.

Etorkizunari begira
Besteak beste, belaunaldi-erreleboa, kooperatiben gobernantza, jasangarritasuna, etxebizitza eta biztanleriaren zahartzea izan ziren hizpide. Mahai-inguruetan Edurne Madina (A+G), Malen Illarramendi (MONDRAGON), Ainhoa de Anduiza (Adi! Bulegoa) eta Xabier Bernedo (Laboral Kutxa) aritu ziren, belaunaldien arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratuz.
