Irakurriena
- 1. Cikautxok Hidrogeno ibilgailuetarako osagaiak eta zirkuituak garatzen ditu
- 2. Eikak aurrera egin du isolamendu termikorako gaitasun handiagoa duten materialen garapenean
- 3. Mondragon Unibertsitateak maiatzera arte eskainiko ditu ate irekien jardunaldiak
- 4. Elkar-Lanek 113 kooperatiben sorrera bultzatu du Euskadin 2020an, 318 enplegu sortaraziz
- 5. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 6. Basque Culinary Centerrek 10 urte bete ditu, gastronomia sustatzen
- 7. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 8. "KOOPHEZI-i tresnak 10 aldagai desberdinekin neurtzen du Pertsona Kooperatiboa profila"
- 9. Ariketa fisikoa egiten dutenek hilkortasun txikiagoa dute COVID-19an
- 10. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
Juanjo Ansoategi hil da
Mondrauetar hau Fagor Ederlaneko presidentea izan zen urte askoan eta Victorio Luzuriagako (Usurbil eta Tafalla) kooperatibizazioaren eragilea. Fagor Taldeko presidentea ere izan zen zortzi urtez.

Gaur hil da, 75 urte zituela, Juanjo Ansoategi, Fagor Ederlaneko presidente izandakoa 12 urtez. Juanjo Arrasatekoa zen, eta kooperatiba-balioekin oso konprometituta zegoen. Victorio Luzuriaga, Usurbilgo lantegia (Gipuzkoa) zein Tafallako lantegia (Nafarroa) kooperatiba bihurtzea izan zen bere "lanik" aipagarrienetako bat. Zalantzarik gabe, prozesu oso neketsu eta delikatua izan zen, eta Juanjok elkarrizketarako eta arnasa luzeko proiektuak lantzeko gaitasunarekin administratzen jakin zuen. Fagor Ederlan Tafallako lehen presidentea izan zen, hiru urtez. Halaber, Ansoategi Fagor Taldeko presidentea ere izan zen, eta sei urtez LagunAro BGAEko Kontseilu Errektoreko kide. Era berean, MONGRAGONeko sektore-dibisioen konfigurazioarekin, Automobilgintza Dibisioko lehen presidentea izan zen.
TU Lankide berarekin lan egin zuten pertsona batzuekin hitz egin du bere nortasunaren ezaugarri batzuk gogoratzeko. Eta denak bat etorri dira horietako batzuk aipatzerakoan. Adibidez, "Abertzale" handia zela, edo kargu sozialetan izandako esperientziak "maisu" bihurtu zuela kooperatibetan ardura hori hartu behar izan duten pertsona askorentzat. Edo karisma berezia zuen tipo bat zela, "Maitagarria", ekitaldi publikoetan lehen lerroan egotea asko gustatzen ez zitzaiona, eta epe luzera pentsatzeko eta helburu horren alde egunerokoan lan egiteko gaitasuna zuena.
Lerro hauetatik besarkada bat eman nahi diogu Juanjo Ansoategiren familia osoari, bereziki Rosa Mari emazteari eta Euri alabari. Goian bego Juanjo!