Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Laneko osasuna, gai nagusi TU Lankideren zenbaki berrian
Laneko arriskuen prebentzioa (LAP) eraldaketa garaian dago, digitalizazioak, belaunaldi aldaketek, araudiaren bilakaerak eta osasuna eta ongizatea erakundeen gune estrategikoan integratzeko beharrak bultzatuta. Bada, prebentzioaren erronka horiez aritu da luze eta zabal Zigor Artamendi Osarteneko zuzendari nagusia. Era berean, Osartenen jardunari, MONDRAGONeko Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuari eta Korporazioko kooperatibetako kasu praktikoei buruzko informazio zabala jaso du TU Lankide aldizkariak bere orrialdeetan.

Elkarrizketak
Gorka Etxabek zenbait pertsona elkarrizketatu ditu, besteak beste, Mirari Zilaurren Lana kooperatibako presidente ohia, kargua utzi berritan; Judit Ruiz de Muniain Mlakoopeko Osasun Eskola+ proiektuko zuzendaria; eta Aitor Txurruka Goimekeko zuzendari nagusia, kooperatibako sasoi estrategiko berriari buruz.



Gainerako atalak
Ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Malen Sarasua da Nire aukera ataleko protagonista; Javier Benito Batzeko azpiegituren eta zibersegurtasunaren koordinatzailea, Lanbidea atalekoa; Asier Altuna zinema zuzendaria, Euskal kulturakoa. Bestalde, Ander Etxeberriak, Rafa Polek, Illart Azkaratek eta Lander Belokik osatu dute Iritzien atala.
