Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Juan Maria Palencia, Fagor Ederlan Taldeko gerente berria

Juan Mariak etapa berri bati ekingo dio bere ibilbide profesionala hasi zuen kooperatiban, eta 2001 eta 2013 artean ere izan zen zuzendari nagusia. Marcial Iruretagoyena ordeztuko du, hark datorren apirilean erretiroa hartuko baitu. Bien bitartean, biak elkarlanean arituko dira erreleboa modu antolatuan egiteko.
Juan Maria Palencia Arrasaten jaio zen (Gipuzkoa), 1961ean. Ingeniari industriala da Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolatik. Hain zuzen ere, Juan Mariak Fagor Ederlanen hasi zuen bere ibilbide profesionala, 1987an. Ondoren, proiektu buru izan zen, industri prozesuak hobetzeko programak inplementatzeko. 1992an Fagor Ederlaneko aluminio lantegiko produkzio zuzendaria izan zen, eta urte horretan bertan planta bereko zuzendari izendatu zuten. 2001eko urtarrilean Fagor Ederlaneko zuzendaritza nagusian sartu zen, eta 2008an CHP Automobilgintza Dibisioko lehendakariorde izendatu zuten.
2015eko otsailaz geroztik, Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde izan zen, eta kargua CHP Automobilgintza Dibisioko lehendakariorde lanekin tartekatu zuen.
Aurki, organo korporatiboek hartu beharreko erabakiak hartuko dituzte Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza arloa berrantolatzeko.