Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Jon Altuna izendatu dute Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademiko
Jon Altuna Mondragon Unibertsitateko eta Goi Eskola Politeknikoko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da aldika, eta 2007tik koordinatzaile akademikoa. Postu horretan zegoela, ingeniaritzako ikasketak egokitu zituen, gradua, masterra eta doktoregoa antolatuz. Era berean, gaitasunetan oinarritutako hezkuntza-eredu berria sustatu zuen, ingeniaritzako ikasketetan.
Denbora horretan, errektoreorde berriak Goi mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitzeko programa ezagutu du, nazioarteko harremanen esparrua koordinatu baitu, ikasleen mugikortasunari eta ikasketak nazioartekotzeari dagokienez. Eta azken gai horretan oinarrituko du bere kargu berriko lana.
Bilakaera
Altuna 1971n jaio zen Lazkaon. 1993an, Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua eskuratu zuen Goi Eskola Politeknikoan, eta geroago Industria Automatikako eta Elektronikako Ingeniari-titulua, Mondragon Unibertsitatean. Doktoregoa, Elektronika eta Elektrizitate Departamentuan egin zuen, Edinburgoko Unibertsitatean. Espezializazioa: Telefonia mugikorreko seinaleen tratamendu estatistikoa, seinalearen harrera hobetzeko.
Gero Mondragon Unibertsitatera itzuli zen. Goi Eskola Politeknikoan, batik bat Elektronika-departamentuan garatu du bere irakaslana; ikerlana, berriz, Seinalearen Tratamendua eta Komunikazioak arloan.