Irakaskuntza
Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea
Irakaskuntza teknikoa
Irakaskuntza teknikorako zentroa
Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 2. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 3. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 4. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 5. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 6. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 7. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
- 8. LABORAL Kutxak 134 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2024ko lehen seihilekoan
- 9. Felix Ormaetxea Uribetxebarria zendu da
- 10. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
Interkooperazio ariketa berria, gazteak STEM ikasketetara erakartzeko
Batxilergoko zientzia eta teknologiaren alorreko 110 ikaslek hartu dute parte Arrasateko Garaia parke teknologikoan egindako jardunaldian. Helburua: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako 3KIMU erronka ebaztea. MONDRAGON taldearen ezagutza-dibisioko erakunde hauek hartu dute parte erronkan: Arizmendi Ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak eta Politeknikoa Txorierrik.
Hauxe da aurten proposatutako erronka: «Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?»
Urte osoan zehar gauzatuko da ekimena eta lehenengo fasean ikasleek problemetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia ezagutu dute, baita aurtengo erronka ebazteko erabili beharko dituzten talde-dinamikak ere, ezagutzari eta kohesioari lotutakoak. Horrez gain, hasierako topaketa horrek taldekideak ezagutzeko eta ebazpenaren lehen zirriborroak garatzeko balio izan die.
Ekainera bitarte, beraz, hiru ikastetxeetako batxilergo zientifiko eta teknologikoko ikasleek bikoteka jardungo dute, erronka burutzeko. Bikote bakoitzak lau laguneko taldea eratuko du beste ikastetxe bateko beste bikote batekin. Finala ekainean izango da, eta orduan ezagutaraziko dira aurtengo txapeldunak.
Ekainean beste jardunaldi bat egingo da, erronkaren irabazleak ezagutarazteko. Talde finalistek euren ebazpenak aurkeztuko dituzte, bozkatu egingo da eta talde irabazleek dagozkien sariak eskuratuko dituzte.
Hauxe da aurten proposatutako erronka: «Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?». Genero-ikuspegian arreta berezia jarri beharko dute ikasleek. Gaitasun matematikoak, zientifikoak eta teknologikoak garatu behar dituzte ikasleek erronka gainditzeko, bai eta komunikazio-ulermen eleaniztuna ere. Gainera, taldekako erronka proposatzen denez, alderdi kooperatiboak eta enpatikoak ere landuko dituzte.
Hiru izango dira erronkaren faserik nabarmenenak: Ikasgelako aldez aurreko lana. Hainbat ekintza landuko dituzte ikastetxe bakoitzean, taldeko gainerako kideak ezagutu aurretik; Proiektua burutu bitarteko jarduerak. Proiektuak irauten duen asteetan zehar, ikasleak modu sinkronoan eta asinkronoan arituko dira lanean. Bi astean behin, gutxi gorabehera, saio sinkronoa izango dute ikastetxeko gainerako ikasleekin eta bikotekideekin; eta final handia eta sari-banaketa. Ekainean beste jardunaldi bat egingo da, erronkaren irabazleak ezagutarazteko. Talde finalistek euren ebazpenak aurkeztuko dituzte, bozkatu egingo da eta talde irabazleek dagozkien sariak eskuratuko dituzte.