Irakurriena
- 1. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 4. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 5. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 6. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
'Ilusio Ponpak' jardunaldiaren hirugarren edizioa urtarrilaren 16an Lea Artibai ikastetxeak antolatuta
Enpresa, hezkuntza eta kirol arloko profesionalek hartuko dute parte jardunaldian, egoera gogorren aurrean positibotasunaren adierazgarriak dira-eta. Jardunaldia Renault Consultingeko zuzendaria den Antonio Fernandez-Alvarezekin hasiko da, 2013an Gaztela-Leongo Giza Baliabideen gainean egindako lanagatik saria irabazi du. Pentsatzeko eran aldaketa sustatu eta pertsonengan inbertitzea defendatzen du krisitik irteteko konponbide bezala.
Ondoren, ibilgailuen industrian erreferentea den Maier kooperatibako Pertsonen departamentuko Aurkene Gabiola arituko da hizketan antolakuntza ereduen garapen estrategikoaren inguruan. Jarraian, mendigoizale eta telebistako protagonista den Alex Txikon arituko da, gainditzearen garrantziaz eta erronka berriei aurre egitearen beharraz hitz egingo du. Lemoatar hau abentura zalea da oso, eta nahiz eta zortzimilakoak egitearen fama izan aizkolaritza eta saltoa bezalako diziplinak ere praktikatzen ditu.
Azkenik, motibazioan eta garapen pertsonaleko entrenatzailea den Carlos Andreu mintzatuko da. Tailerrak eta hitzaldiak eman dizkie mundu mailako 10.000 zuzendariri, gainera, unibertsitate eta negozio eskoletan dihardu irakasle eta hezitzaile lanetan eta "Del ataúd a la cometa” izeneko liburu bat idatzi du. Baikortasunaren eta ilusioaren inguruan hitz egingo du “Baikortasuna eta ilusioa” izenpean. Jardunaldia urtarrilaren 16an egingo da Lea Artibai Ikastetxeko Esperantza aretoan eta ehun bat profesional espero dituzte bertan.