Irakurriena
- 1. KIDEk Berriatuan elkartuko ditu bere produkzio lantoki guztiak 2022 urterako
- 2. Nola egin aurre krisialdi bati kooperatibismotik?
- 3. Mondragon Goi Eskolak diruz lagundutako 70 ikastaro baino gehiago emango ditu profesionalak prestatzeko
- 4. LABORAL Kutxak 87 milioi euroko irabaziak lortu ditu 2020an, eta kaudimen-lidergoa indartu du
- 5. Euspot lehiaketak “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izango du hizpide
- 6. IKERLANek “garun” pertsonalizatu bat diseinatu du Pasaban Taldeko makinetarako
- 7. Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak
- 8. Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusia
- 9. Fagor Ederlanek 1,5 milioi euro bideratu ditu gizarte egitasmoak laguntzera
- 10. Urssa negozioari eusteko ahaleginetan
Ikusmen urritasuna duten pertsonen erronkei aurre egiteko lehiaketa abian

ONCEk, Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza-unitatearekin eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako Sailaren laguntzarekin, Gure Begirada lehiaketaren I. edizioa deitu du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasle adindunei parte hartzeko gonbita egin die.
Deialdi horretan, parte-hartzaileek, hainbat diziplinatako ikasleek, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek egunerokotasunean aurre egin behar dieten erronkei irtenbidea emateko lan egin dezaten eskatzen da.
Horretarako, taldean lan egiten ikasteaz eta berritzeko gaitasuna, sormena edo pentsamendu kritikoa bezalako trebetasunak garatzeaz gain, ikaskuntza-metodologia desberdinak erabiliko dituzte networking-a egiteko.
Hiru erronka eta hiru sari
Hori dela eta, lehen deialdi honetan lehiakideek hiru erronka nagusei aurre egin beharko diete: nola hobetu garraio publikoaren irisgarritasuna; nola hobetu txandak ematen dituzten ikusizko pantaila informatiboen irisgarritasuna; eta mugikorrerako guztiz irisgarria izan beharko duen bideojoko bat sortu.
Parte-hartzaileek diziplina anitzeko taldeetan lan egingo dute, konponbideak ekarriko dituzten proiektuen bilaketan berritzen saiatuz. Horretarako, bi fasetan lan egingo dute. Lehen fasea edo "Hodeiertzari begirada" urriaren 30ean egingo da, eta bigarrena, “Begirada enfokatua” izenekoa, berriz, azaroaren 13an eta 14an.
Epaimahaia ONCEko, Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Ekintzailetza- unitateko, eta Eusko jaurlaritzako kideek osatuko dute, eta palmaresa ezagutaraziko dute, non, eskudiruzko sariez gain, lan onenen proiekzioa emango dieten haien lanak abian jar ditzaten.
Epaimahaiak bere epaia emateko, irizpide hauek hartuko ditu kontuan, besteak beste: proiektuaren izaera berritzailea, eragin soziala eta digitala, edo bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.
Gure Begirada lehiaketaren I. edizioan izen-emateko epea zabalik dago jada, eta www.gurebegirada.es webgunean argitaratudira oinarriak eta parte-hartzeari buruzko xehetasun guztiak.