Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Ikerlanek 300dik gora ingeniaritza ikasle batu ditu joera teknologikoen eta talentuaren jardunaldian
Talentua erakartzea, prestatzea eta leialtzea da euskal industriak eta enpresei eta, oro har, gizarteari lehiakorragoak eta jasangarriagoak egiten dizkieten irtenbide teknologikoak garatzen dituzten ikerketa-zentroek aurre egin beharreko erronka handienetako bat. Erronka horren jakitun, Ikerlanek Think Future Talent jardunaldia egin zuen ostiralean Arrasateko (Gipuzkoa) bere egoitza nagusian: joera teknologikoei eta talentuari buruzko ekitaldi handia. 320 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte Estatuko bost unibertsitatetako adituen eta ikasleen artean. Ikerlanek digitalizazio industrialean, elektronikan eta robotikan eskaintzen dituen aukera profesionalen berri eman zuen. Ekitaldiaren bigarren zatia soziala izan da. Teknologo gazteek giro ludikoan gozatu eta networking-a egin ahal izan dute foodtruck-en, musikaren eta jokoen artean.
Ikerlanek harrobiaren aldeko apustu irmoa egiten du, hala 380 profesional dituen lan-taldetik 100 ikasleak dira
Prestakuntza eta orientazio profesionalari buruzko jardunaldian, Ikerlanek ikasleen kolektiboari bere erakargarritasun nagusiak aurkeztu zizkion; besteak beste, ikerlarien expertisea, ikerketa-laborategi bereziak, teknologia erabilgarriaren garapenean (ingurune sozioekonomikoa garatzen laguntzen du) edo eredu kooperatiboak eskaintzen dituen garapen profesionaleko aukerak.
Ikerlanen ezaugarriak eta izaera erakusteko ekitaldi aproposa

Ion Etxeberriak, Ikerlaneko zuzendari nagusiak, oso positibotzat jo du jardunaldia, eta azaldu duenez, “gaur egungo ikasleei gurea bezalako zentro teknologiko batek eskaintzen dituen aukera interesgarriak erakutsi nahi izan dizkiegu; garrantzitsua da lantzen ari garen ikerketa- eta transferentzia-proiektuak zuzenean ezagutu ahal izatea, gure laborategiak lehen mailako ekipamenduarekin, eta horrela jakin ahal izatea aukera erakargarria dutela gurekin profesionalki garatzeko”.
Jardunaldiaren atal teknikoa amaitu ondoren, parte-hartzaileek aukera izan dute eraikinaren kanpoaldeko karpan sozializatzeko eta networking egiteko; han, musikaz, jokoz eta foodtruckez gozatu dute. Ikerlan harrobiaren aldeko apustu handia egiten duen zentro teknologikoa da. Apustu bereizgarri horrek 380 profesional dituen plantillan 100 ikasle izatea dakar (40 doktoretza egiten eta 60 gradu- edo master-amaierako proiektua egiten).