LABORAL Kutxak eta Ikerlanek bien arteko aliantza indartu dute lankidetza-hitzarmen bat sinatuz

Lankidetza hainbat arlotan oinarrituko da, hala nola adimen artifizialean, zibersegurtasunean, datuen analitika aurreratuan eta konputazio kuantikoa bezalako teknologia disruptiboetan.
Card image cap
2025/10/14

LABORAL Kutxak eta Ikerlanek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute digitalizaziora bideratutako irtenbide teknologikoen garapena sustatzeko, talentua indartzeko eta oinarri teknologikoko enpresa-ekimen kooperatibo berrien sorrera bultzatzeko. Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, datuen analitika aurreratua eta teknologia disruptiboak (konputazio kuantikoa, adibidez) bezalako arloetan jarriko dute erakundeek beren lanaren fokua.

Akordioarekin MONDRAGONeko bi erakundeek sendotu egin dute 70eko hamarkadan Ikerlan sortu zenetik duten aliantza instituzionala

Urrats horrek bi erakundeen arteko lankidetza instituzional irmoa indartu egiten du, baita hainbat berrikuntza-alorretan garatzen ari diren lan-ildoak ere, eta bereziki INNKIA egitasmoa, enpresei aplikatutako adimen artifizialeko startup aitzindaria.

IMG_0455.jpeg

Akordioa LABORAL Kutxak Arrasaten dituen instalazioetan egin da, eta bertan izan dira Xabier Egibar LABORAL Kutxako zuzendari nagusia eta Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusia.

Etapa berri bat

Datozen lau urteetan, LABORAL Kutxak eta Ikerlanek elkarrekin lan egingo dute LABORAL Kutxaren negozioen lehiakortasunerako eta segurtasunerako irtenbide digital aurreratu, eraginkor eta seguruak sortuko dituzten I+G proiektuak garatzeko. Teknologia digitaletan espezializatutako talentua erakartzea eta trebatzea ere aurreikusten du akordioak, baita MONDRAGONen enpresa ekosistema indartuko duten kooperatiba teknologiko berriak sortzea ere.

Aurretiko arrakasta-kasuak

Akordio honetan orain formalizatu den lankidetzak bere fruituak eman ditu dagoeneko. TEIA proiektuaren kausa da hori, adibidez. Seguros Lagun Arok (LABORAL Kutxaren aseguru-konpainia) soluzio berri bat garatu zuen Ikerlanekin lankidetzan. Irtenbide horrek adimen artifiziala erabiltzen du  bitrozeramiketan eta kristaletan eragindako kalteak modu adimentsu eta automatizatuan ebaluatzeko.

Beste adibide esanguratsu bat INNKIA da, enpresei aplikatutako adimen artifizialean aitzindaria den startup bat, software segurua eta sendoa automatikoki eguneratzeko eta garatzeko soluzioetan lan egiten duena.

Erakundeen arteko lankidetzak fruituak eman ditu dagoeneko, hala nola TEIA proiektua edo INNKIA startupa, enpresari aplikatutako adimen artifizialean aitzindaria

Etapa berri honetan, LABORAL Kutxak eta Ikerlanek zentro teknologikoa 1974an sortu zeneko lankidetza instituzionala indartuko dute. Finantza-erakundeak funtsezko laguntza eman zuen hura eratzeko, eta, ordutik, erakunde laguntzailearen figura du, bai eta presidentetza ere 2024tik, Adolfo Plazaren eskutik.

Ikerlani buruz

Ikerlan zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handitan hainbat domeinu teknologiko konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren alorrekoak.

Gaur egun, 420 pertsonak osatzen dute taldea, eta Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu egoitzak. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, Ikerlan enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe eraldatzen ari dena da. 

LABORAL Kutxari buruz

LABORAL Kutxa duela 65 urte baino gehiago MONDRAGON esperientzian jaiotako kreditu-kooperatiba bat da, bere ingurunearekin konprometitutako banka kooperatibo baten erreferente gisa finkatu arte. LABORAL Kutxak eta kooperatiba osatzen duten pertsonek konpromisoa hartzen dute finantza- eta aseguru-zerbitzu hurbila, profesionala eta zintzoa eskaintzeko, bezeroei beren helburuak eta ongizatea lortzen laguntzeko.

Horretarako, balioak dituen banku lehiakorra, fidagarria eta epe luzera errentagarria garatuko dute, betiere hurrengo belaunaldiei ondare hobea uzteko helburuarekin. LABORAL Kutxa osatzen duten 2000 pertsona baino gehiagok 1,2 milioi pertsona baino gehiagori ematen dizkiete banku- eta aseguru-zerbitzuak. Pertsona horiek oso fideltasun-tasa altuak dituzte, Forbes edo Stiga bezalako azterketek aitortutako zerbitzu-kalitatea dela eta. LABORAL Kutxa Global Alliance for Banking on Values (GABV) erakundean sartu da 2024an. Printzipio eta balio sozial eta etikoekin jarduten duten nazioarteko finantza-erakundeen talde nagusia da Global Alliance for Banking on Values, eta banka egiteko beste modu baten alde egiten du, finantzen errentagarritasuna pertsonen eta planetaren zerbitzura jarriz.

 

 

Ikerketa zentro teknologikoa

Finantza eta aseguru zerbitzuak.