Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
IK4-Ikerlanek eta Microliquidek hitzarmen bat izenpetu dute 2020ra arte lankidetzan aritzeko

IK4-Ikerlan zentro teknologikoak eta microLIQUID enpresak lankidetza akordio bat egin dute. Beraren bitartez erakunde biek lehiarako balioa hobetuko dute ikerketa jardueretan indarrak batuz eta azpiegiturak partekatuz.
Zehazki, mikrosistemen alorreko ikerketak eta garapenak egiten arituko dira elkarrekin, izan ere, microLIQUID enpresak osagai mikrofluidikoen txipak garatzen ditu eremu horretan.
Erakunde biak lankidetzan aritu dira jada I+G+Bko hainbat proiektutan mikrogailuak eta Smart System-ak garatzeko, eta akordio honi esker elkarrekin ikertzen jarraituko dute ezagutza horiek eta beraien aplikazioa industria sektore batzuetan.
Gainera, 2020ra arte Garaia Berrikuntza Gunean IK4-Ikerlanek duen Gela Zuriko instalazioak microLIQUID esku egongo dira, produktu horien garapenerako, doitasun handiko azpiegiturak behar dituzten produktuak baitira.
Gela Zuriaren azpiegituran punta-puntako teknologia duten eta ekipamendu espezializatuz hornituta dauden laborategiak daude. Horri esker oso zorrotz kontrolatu daitezke mikrogailuak fabrikatzeko eta karakterizaziorako beharrezkoak diren baldintzak.
IK4-Ikerlaneko eta microLIQUIDeko zuzendariek, Marcelino Caballerok eta Borja Barredok, erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Akordioa 2020ra arte indarrean egongo da.
“Oso pozik gaude akordio honekin, zentro teknologiko gisa dugun misioa indartzen duelako, hau da, gure inguruko enpresei ezagutza transferitzen eta haien lehiakortasuna bultatzen laguntzen digulako”, baloratu du Caballerok.
“IK4-Ikerlanekin izenpetu dugun akordio honi esker osagai mikrofluidiko ezberdinak garatu eta fabrikatzeko ditugun gaitasunak handitu ahal izango ditugu, eta hori da gure eskaintzaren giltzarria”, gaineratu du Barredok.