Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Fagor Arrasatek 20 milioiko inbertsioa egin du Arrasateko lantegia handitzeko

Fagor Arrasate esangura handiko inbertsioa ari da egiten Arrasaten (Gipuzkoa) duen egoitza nagusian, merkatuko erronka berriei behar moduan heltzeko eta ekoizpen gaitasuna indartzeko helburuz. Era berean, ekinbide berria lagungarri izango da espazio industrialak optimizatzeko eta berrantolatzeko. 6.000 m²-ko azalera izango du eraikin berriak, eta egungo lantegira egongo da lotuta -gaur arte, aparkaleku moduan erabili izan du espazio hori-.
Eraikin berriak egitura handien mekanizazio-unitate bat hartuko du, 200 tona arteko pisua duten piezak mekanizatzeko gai izango dena
Kooperatibak 20 milioi eurotik gorako inbertsioa du aurreikusia. Eraikin berriak egitura handien mekanizazio-unitate bat hartuko du, 200 tona arteko pisua duten piezak mekanizatzeko gai izango dena. Horri esker, Arrasaten zentralizatu ahal izango du ekoizpen prozesuan estrategikotzat duen mekanizatu astuneko jarduera. Horrek, ekoizpeneko fase garrantzitsu bat indartuko du, eta hobetu egingo ditu prozesuaren efizientzia eta iraunkortasuna.
Orohar, 30 metro arteko luzerako mahaiak eta 7 metroko altuerako zutabe mugikorrak dituzten fresatzeko makina mandrinatzaileak bilduko ditu Fagor Arrasate eraikitzen ari den eraikinak. Kalitate estandarrak hobetzetik harago, energia kontsumoa eta CO₂eq isuriak murriztea ekarriko du horrek. Beraz, urrats esanguratsua egingo du prozesu industrialen deskarbonizazioan. Inbertsio berriari esker, Fagor Arrasatek Arrasateko lantegian egin ahal izango ditu ekoizpen prozesuko fase guztiak, eta, horrek, pisu handiko osagaiak haien mekanizaziorako beste leku batzuetara eroan beharra saihestuko du, hobekuntza nabarmenak eraginez denboretan, kostuan eta ingurumen inpaktua murrizteko helburuan.
LEED Gold ziurtagiria: mugarri bat iraunkortasunean US Green Building Councilen (Consejo de Construcción Verde de Estados Unidos) LEED Gold (Leadership in Energy and Environmental Design) ziurtagiria izango du eraikin berriak. Nazioarte mailan, ingurumenjasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren alorretan, prestigio handiena duten ziurtagirien artean da LEED Gold, eta, besteren artean, ziurtatzen du egoitzak estandar zorrotzak betetzen dituela efizientzia energetikoan, uraren kudeaketa jasangarrian, barruko ingurumen-kalitatean, material arduratsuen erabileran eta isurien murriztean.
Ziurtagiri horrek, EAEko iraunkorrenen artean jartzen du Fagor Arrasateren eraikin berria, erreferente bilakatuz lurraldeko industria eta ekoizpen eremuetan. Energia berriztagarria eta mugikortasun elektrikoa Industria guneko P-1 y P-4c partzelak bateratzea ere ekarriko du egitasmo berriak. Tartean, eraitsi egin da horietan bigarrenean zegoen Fagor Etxetresnetako bulegoen eraikin gorria, aparkalekuak egiteko. Markesina fotovoltaikoak jarriko dira aparkaleku horietan, autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko. Horrek, CO₂ isuriak murriztea, lantegiaren efizientzia energetikoa hobetzea eta kooperatibak iraunkortasunarekin eta energia trantsizioarekin duen konpromisoa indartzea ekarriko du. Gainera, ibilgailuendako babesa eta itzala eskaintzetik harago, mugikortasun elektrikorako bitartekoak eskainiko ditu espazioak.
Etorkizunari begira estrategikoa den inbertsioa
Orohar, 20 milioi eurotik gorako inbertsioak -eraikitzea, urbanizatzea, makinaria eta instalazioak barnebiltzen ditu proiektuak- berresten du Fagor Arrasatek Arrasateko egoitza nagusitik bertatik hazteko eta berritzeko 2 duen konpromisoa. Egun erabiltzen ez diren sail industrialak erabilita, balio erantsi handiko proiektuak garatu eta lanpostu kualifikatuak sortuko ditu. Hortik harago, makina handiagoak eta hobeak -mundu mailan, handienak- ekoiztea eta kooperatibak produktu zein jarduera-sektore berrietara zabaltzeko duen dibertsifikazio-estrategia behar moduan heltzea ahalbidetuko du azpiegitura berriak.
Aurreikuspenen arabera, 2026ko apirilean bukatuko lirateke eraikin berriko obrak, eta 2027aren hasieran jarriko litzateke martxan
Fagor Arrasateri buruz
Fagor Arrasate munduko liderra da altzairua, aluminioa eta herdoilgaitza konformatzeko neurriko soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen, bai prentsa eta estanpazio sistemak, bobina metalikoak ebaki eta prozesatzeko lineak, bai pieza metaliko konplexuak fabrikatzeko sistema osoak. Halaber, konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forja-sistemetan eta beroko estanpazioan espezialista da. Modu globalean jarduten du, eta bere bezero nagusien artean automobilgintzaren sektoreko mundu mailako fabrikatzaile garrantzitsuenak daude, hala nola, Volkswagen Taldea, General Motors, Ford edo Stellantis, sektore horretako hornitzaile estrategikoak (Gestamp edo CIE), siderurgiaren sektoreko enpresak (Tata, Arcelor Mittal, Acerinox, Gonvarri edo Bamesa) eta etxetresna elektrikoen sektoreko konpainiak (BoschSiemens, Whirlpool, Mabe, General Electric edo Haier).
60 urte baino gehiagoko ibilbidea du Fagor Arrasatek, eta sei ekoizpen lantegi, laguntza teknikoko zerbitzuko bost zentro eta I+G+b zentro bat ditu, baita munduan zehar ordezkaritza komertzial ugari ere. Gaur egun, Fagor Arrasatek 660 lanpostu ditu Euskal Herriko, Txinako, Mexikoko, Alemaniako eta AEBko lantegietan banatuta. Fagor Arrasatek azken urteetan izan duen batez besteko fakturazioa 200 milioi eurotik gorakoa izan da, eta esportazioak bere ekoizpenaren %85 inguru izan ziren. Fagor Taldea osatzen duten zortzi kooperatibetako bat da Fagor Arrasate; eta MONDRAGON Korporazioaren sortzaileetako bat ere bada -Europako enpresa talde handienetako bat da MONDRAGON, eta 70.000 profesional ditu guztira-.