Irakurriena
- 1. 2020ko albisterik garrantzitsuenak begiratu batean
- 2. Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
- 3. New York Times egunkariak MONDRAGONen eredu kooperatiboan erreparatu du
- 4. “Estatu osorako txertoak banatzeko eta biltegiratzeko gaitasuna du Bexen Medical-ek”.
- 5. Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria: "Pandemia honetan kooperatibek egin dutena izugarria izan da"
- 6. Mondragon Unibertsitateak nerabeek sare sozialetan dituzten ohiturak ikertu ditu
- 7. 245.000 bisitatik gora jaso ditu tulankide.com-ek 2020an zehar
- 8. “COVID-19 eta ondoren zer?” liburuan, pandemiaren ondorioak eta erronkak aztergai
- 9. "Ekonomia ez da itzali eta piztean lehengoratzen den makina bat"
- 10. Fagor Arrasatek 24 milioi inbertituko ditu eraldaketa digitaleko proiektuetan
Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak campusa eraldatuko du erabilera berritzailea emateko

Gaur, ostirala, aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusa berritzeko proiektu arkitektonikoa. Aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean bertan, eta ekitaldian parte hartu dute Jose Ramón Zubizarreta Eskoriatzako alkateak, Begoña Pedrosa Humanitate Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, eta Itziar Imaz eta Ibon Salaberria arkitektoek.
Hiru helburu nagusi
Proiektuak hiru helburu nagusi ditu: Dorleta eraikuntza berriztatzea, erabilera askotariko espazio berriak sortzea eta Eskoriatzako campusa bera berregituratzea.
Batetik, egitasmoak nahi du birmoldatu 1976. urtean altxatutako Dorleta eraikuntza aurre egin ahal izateko Fakultateak izan duen hazkunde handiari, eraikin eraginkorrago bat egiteko eta arkitektonikoki egokitzeko fakultateak bultzatzen duen hezkuntza-eredu berritzaileari.
Hala, Dorleta erakinari itsatsiko zaio eraikin gehigarri bat 5,6 metro zabalekoa hegoaldeko fatxadan, eta “hondartza” kontzeptua baliatuta, sortuko dituzte espazio ireki, moldagarri eta balioanitzak erraztuko dituztenak ikaste-iraskaste prozesuak eta lagunduko dituzte sustatzen harreman mota berriak espazioen erabiltzaileen artean.
Bestetik, Dorleta eraikinaren ondoan jasoko dute 1.880 m2ko solairu bakarreko eraikin berri bat. Han batuko dituzte, beste zerbitzu askoren artean, 140 lagun biltzeko moduan egokitu daitekeen areto irekia eta KoLAB Fakultateak abian jarriko duen Hezkuntza digitalaren arloko berrikuntza bultzatuko duen laborategia: topagune bat ikertzeko, esperimentatzeko, jakintza partekatu eta transferitzeko eta, oro har, gizarte digitalean hezkuntzak duen balio eraldatzailea jorratzeko.
Gainera, proiektuak berregituratuko du Dorleta eraikinaren ingurunea, betiere, fakultateko erabiltzaileei eta Eskoriatzako herriari zerbitzu eta ingurune hobeago bat eskaintzeko helburuarekin. Hala, berrikuntza proiektua lortu nahi du campus irekiago, erabilgarriago, erakargarriago, eta bereziki, naturalago bat. Alde horretatik, izugarrizko garrantzia hartu dute, proiektu arkitektonikoaren diseinuan, terraza irekiek, lorategiek eta berdeguneek; arreta berezia jarri dute halaber ibai inguruan eta ondoko ibilbidean.
Prozesu parte-hartzailea
Gaur aurkeztu den proiektu arkitektonikoa izan da 2016-2017ko ikasturtean abian jarritako diagnosi prozesu kolektibo baten emaitza. Lehenik eta behin, fakultateko 25 ikasle eta langile elkarrizketatu zituzten. Eta, horren ostean, 100 bat pertsonekin mintegiak egin ziren.
Mendeberri 2025 proiektuan oinarritutako hausnarketa pedagogiko-arkitektoniko kolektibo horrek azaleratu ditu diseinu arkitektonikoak izan behar dituen nortasun ezaugarri nagusiak: pertsonak proiektu pedagogikoaren erdian jarrita, sortzea espazioak lagunduko dutenak harreman estuagoak sortzen, espiritu kooperatiboa indartzen eta lan kolektiboa zein bakarkakoa sustatzen. Betiere, gizartea eraldatzeko hezkuntzak duen ahalmena bideratzeko.