Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Humanitate Digital Globalak unibertsitate gradua euskaraz
Bilbon, Zorrotzaurren egiten ari diren kanpus eta garapen poloaren inguruan kokatuko da karrera, baina aldi berean ikasgelako hormez harago hiriarekin eta hiriarentzat ikasteko aukera eskainiz. Ideia hori garatzeko Uniberziutatea kontzeptua sortu dute, unibertsitatea Bilboko hiri osora zabaldu eta gizarte-eragileen eta mundu akademikoaren arteko lankidetza-ekosistema sustatzeko asmoz. Ideia horri jarraiki, Mondragon Unibertsitateak UniberZiutatea nazioarteko mintegia antolatu zuen iragan abenduan Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF): “Educating For and With the City” lelopean, nazioartetik etorritako antropologo, soziologo eta hezitzaileek eta Bilboko gizarte-eragileek hiriaren eta unibertsitatearen arteko harremana jorratu zuten.
Monika Madinabeitia eta Aitor Zuberogoitia dira graduaren koordinatzaileak.
Gradu berriak, bestalde, hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko zenbait enpresa eta erakunderekin, heziketako moduluetan erakunde eta enpresa hauen esperientziak barneratzeko eta aurrera begirako kolaborazio aukerak prestatzeko.
Lehen zikloan, bi urtetan, euskara izango da hizkuntza nagusia. Gehienbat ingelesez eskainiko den bigarren zikloan, berriz, bi espezializazio izango dira: Global Studies eta Digital Humanities.
