Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Fagor Ederlan, finalista “Daimler Supplier Award 2018” sarietan
Fagor Ederlan finalista izan zen “Daimler Supplier Award 2018” sarietan, “Bazkide estrategikoa-Partnership” kategorian. Ekitaldia otsailaren 20an egin zen Carl Benz Arenan, Stuttgarten, Daimlerrek Alemanian duen egoitza nagusia baita, eta nazioarteko 450 enpresa baino gehiago bildu ziren bertan, tartean Gipuzkoako kooperatiba.
Daimlerren hornitzaileek hainbat arlotan, esaterako “bazkide estrategiko” gisa, “kalitatean” eta “berrikuntzan”, lortutako bikaintasuna aitortzen dute urtero ematen diren sari horiek.
10 sari eman ziren 3 kategoria nagusitan: Mercedes-Benz Cars Procurement & Supplier Quality, Internatinal Procurement Services eta Daimler Trucks & Buses. Fagor Ederlan bazkide estrategikoa-Partnership kategorian lehiatu zen LEAR nazioarteko enpresarekin eta Corning amerikarrekin, biak abangoardiako enpresak baitira.
Zeremonian, Daimlerrek Fagor Ederlan nabarmendu zuen Txasiseko eta Powertraineko aplikazioetako espezialista gisa eta ardatz osagaien hornitzaile gakoetako bat gisa, eta esan zuen Fagor Ederlanek sekulako ahaleginak egin dituela eta ezagutza eta baliabide global asko dituela eta horrek ziurtatu duela Clase A, B, CLA, CLB modeloetara eta bertsio elektrikoetara zuzendutako MFA2 proiektua arrakastaz abiaraztea.
Proiektu hori Euskal Herriko, Mexikoko eta Txinako lantegietan abiarazi da globalki, eta funtsezkoa izan da Fagor Ederlan nazioartean garatzeko azken urratsean. Horrez gain, proiektuari esker erreferentziako hornitzaile gisa posizionatu da premium marken artean, esaterako kooperatibaren bazkide diren Daimler eta BMW enpresetan.
Gainera, ekitaldian, Daimlerrek automobilgintzaren negozioaren eta merkatuaren gainean duen ikuspegia eta etorkizunari begira dituen estrategiak partekatu zituen bildutako guztiekin. Daimler AGko Zuzendaritza Kontseiluko lehendakari eta Mercedes Benz Carseko arduradun Dieter Zetschek presiditu zuen ekitaldia, bere taldeko beste pertsona batzuekin batera, hala nola Mercedes-Benz Carseko Zuzendaritza Kontseiluko kide eta Erosketen eta Hornitzaileen Kalitatearen arduradun nagusi Wilko A. Starkekin. Wilko A. Starkek aitortu zuenez, “zinemaren industrian Oscarra den moduan, guretzat Daimler Supplier Award da hornitzailerik hoberenarentzako goreneko aitortza".
Daimler- Fagor Ederlan: 20 urteko harremana
Fagor Ederlanek eta Daimlerrek 20 urte baino gehiago daramatzate negozio harreman sendoa izaten.
45 milioi euro baino gehiagoko salmenta zifrarekin, 2018an, bezero global garrantzitsuenetako bat da kooperatibarentzat. Izan ere, osagaiak hornitzen dizkio, tartean burdinazko eta aluminiozko portamangetak, Europan, Txinan eta Ipar Amerikan.
Fagor Ederlan Taldeko Merkatu zuzendari Javier Egurcegui eta Edertek zentro teknologikoko gerente Eduardo Fernandez ekitaldian egon ziren eta ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuten, hitz hauekin: “Daimler da gaur egun dugun eta etorkizunean edukiko dugun proiektuaren oinarrietako bat. Bezero honentzat negozio faktorea ez ezik berritzeko eta garatzeko ahalmenak ere badira funtsezkoak eta gure arteko harremanaren ardatza nagusiak. Aitortza hau harro egoteko moduko zerbait da Fagor Ederlanentzat; gure bezeroaren espektatibak gainditzen jarraitzera motibatzen eta bultzatzen gaitu-eta.
Fagor Ederlanek hain estimatua den sari honekin ekiten dio 2019. urteari, 2018an 660 milioi euroko salmentak lortu eta gero, eta kooperatibak bere proiektu sozioenpresariala eta nazioartean duen proiekzioa sendotuta, datozen 4 urteetarako zorroa ziurtatuko dituen kaptazioak lortu baitzituen, bai ibilgailu arinean, bai industriako ibilgailuan, taldearen jardueraren garapenerako gakoak diren sektoreetan, alegia.