Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
Euskal Herriko enpresen etorkizuneko erronkak izango dira aztergai Enpresarean azokan
Azokaren helburua da enpresen arteko elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea. Eta helburu horiekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea burubelarri ari da Enpresareanen bigarren azokaren antolakuntza lanetan.
Egitaraua guztiz itxi gabe badago ere, hizlari zenbaiten parte-hartzea konfirmatuta dago dagoeneko. Parte-hartzaile izango dira, besteak beste:
- Imanol Esnaola (Gaindegia)
- Ainara Basurko (Azaro fundazioko gerentea)
- M. Claire Sallaberry (Herrikoa)
- Xabier de la Maza (ADEGIko ekintzaileen foroa)
- Jabier Asurmendi (Bitarlan)
- Gari Araolaza (Codesyntax)
- Aner Garmendia (Egamaster)
- Edurne Bilbao (IMH)
- Iñaki Alegria (UEU)
- Jon Altuna (MU)
Elkarlanerako bazkari batekin amaituko da jardunaldia.
Ainara Basurko (Azaro fundazioko gerentea)
Negozioak aurkezteko aukera
Nahi duen orok bere negozio, produktu edo zerbitzuaren berri emateko Pecha Kucha formatuaren antzerako hitzaldiendako tartea izango da. Gehienez hiru minutu izango dituzte eta aurrez izena eman beharra dago. Parte hartu nahi izanez gero, bidal e-posta mezu bat info@enpresarean.org helbidera. Azokara entzule bezala joateko eta bazkarian parte hartzeko irailean zabalduko da izena emateko epea.
