MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Banaketa komertziala
Automozio osagaiak
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
MONDRAGONeko kooperatiba asko inoizko enpresa lasterketa arrakastatsuenean
Aurreikuspenak onak baziren ere, azken zifrek errekor guztiak hautsi dituzte. Izan ere, lau kideko 1.014 taldek hartu zuten parte Gipuzkoako enpresen lasterketaren 16. edizioan, iaz baino 157 gehiagok.

LABORAL Kutxako taldea lasterketaren lehen metroetan, Hernani kaletik Bulebarreko bihurgunean, 8 kilometroko ibilbidearen lehenengo metroetan
Kategorien arabera, mistoa izan da jendetsuena, 569 talderekin. Gizonezkoetan 347 taldek parte hartu zuten, eta emakumezkoetan, 98k. Nabarmentzekoa da, halaber, 87 taldek aukeratu dutela premium inskripzioa eta 927k, oinarrizkoa. 4.056 parte-hartzaileetatik 1.900 emakumeak izan ziren, hau da, parte-hartzaile guztien %45.

LABORAL Kutxa izan da, zazpigarren urtez jarraian, lasterketaren babesle nagusia.
MONDRAGON, oso presente
MONDRAGONeko kooperatiben presentzia garrantzitsua izan da: Ikerlan, LABORAL Kutxa, LKS Next, Danobatgroup, Orkli, Eroski, Bexen edo Fagor Ederlan bezalako kooperatibekin. Kategoria eta lasterketa guztietan izan ditu ordezkariak MONDRAGONek: gizonezko, emakumezko zein talde mistoetako lasterketetan.
Aurreko urteetan, Ausolan (2023an) eta Orkli (2022an) izan ziren enpresen lasterketako protagonistak gizonezkoen kategorian, biek ala biek garaipenak eskuratuz. Aurten, Danobatgroupeko taldea izan da podiumean, gizonezkoetan. Danobatgroupeko laukotea bigarren sailkatu zen.