Irakurriena
- 1. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 2. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 3. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
- 4. Joxe Azurmendi hil da, “El hombre Cooperativo” lanaren egilea
- 5. Kooperatibetako barne komunikazioa irauliz
- 6. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
Euskadiko Kutxak Seguros Lagun Aroren %100 erosi du
Aurten ibilgailuen matrikulazioak eta pisuen salmentak murriztu diren arren, Seguros Lagun Aro konpainiak ekitaldiaren amaieran emaitza "nabarmen handiagoak" lortzea espero du:
- Fakturazioa: aurreikuspenen arabera, aurtengo ekitaldiaren amaieran 210 milioi eurokoa izango da, iazkoa baino % 9,4 handiagoa.
- Bezero kopurua: bezero kopuruak % 1,5 egin du gora eta, guztira, 376.000 bezero ditu konpainiak.
- Emaitzak: ekitaldiaren amaieran eta zergak ordaindu aurretik, gutxi gorabehera, 15 milioi eurokoak izango dira, hau da, 2010ekoak baino %30 handiagoak.
Etorkizunerako estrategiari dagokionez, Euskadiko Kutxak zerbitzuaren kalitatean liderra izaten jarraitu nahi du. Era berean, aurrerapauso handiak eman nahi ditu bezeroei balio bakarreko proposamena egiteko bidean, finantza-beharren gogobetetasuna eta familia eta enpresen segurtasuna uztartuz. Gaur egun, dibisioko finantza- eta aseguru-negozioek marka- eta merkataritza-politika berberak dituzte, baina etorkizunean aseguru-eskaintza aholkularitza eta pertsonalizazioa indartzen saiatuko da, Euskadiko Kutxaren taldeko bezeroen profil eta beharren arabera.
Finantza-entitateak 1,2 milioi bezero ditu gaur egun.