Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Europako Batzordearen Global Gateway Forum-ean parte hartu du MONDRAGONek
Ekimen horrek 300.000 milioi euro aktibatu nahi ditu inbertsioetan, mundu mailako garapena indartzeko.
Urriaren 25ean eta 26an Global Gateway Forum egin zen Bruselan, Europako Batzordeak azpiegituretan inbertitzeko defizit globala murrizten laguntzeko sortutako ekimena. 'Elkarrekin indartsuagoak gara inbertsio iraunkorraren bidez' esloganarekin, ekitaldiak Europar Batasuneko eta mundu osoko gobernuetako ordezkariak bildu zituen sektore pribatuarekin, gizarte zibilarekin, pentsalari nabarmenekin, finantza-erakundeekin eta nazioarteko erakundeekin, "ordena ekonomiko globala berrezartzen laguntzeko". Proiektu honek 300.000 milioi euro mobilizatuko ditu bost arlotan lehenesten diren inbertsioetan: digitalizazioa; klima eta energia; garraioa; osasuna; eta hezkuntza eta ikerketa.
MONDRAGON Global Gatewayn
MONDRAGON izan zen GG BAGen (Global Gateway Business Advisory Board) sektore pribatua ordezkatzeko aukeratu zen 60 enpresetako bat. Eta horren barruan, Hezkuntza eta Ikerketako azpitaldea zuzentzen du, eta bertan daude FESTO, EDUCTRADE edo FAM AB fundazio suediarra ere.
Ursula von der Leyen presidentea eta Jutta Urpilainen komisarioa Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin eta aholkularitza-talde horretako gainerako ordezkariekin bildu ziren – Acciona, Nokia, Maersk, Iberdrola eta Telefónica ere parte hartzen dute – ekimena aurkezteko eta enpresen proposamenak entzuteko.

Ursula von der Leyen presidentea eta Jutta Urpilainen komisarioa Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin eta Hezkuntza eta Ikerketako aholkulari taldeko gainerako ordezkariekin bildu ziren. Bertan, besteak beste, Acciona, Nokia, Maersk eta Telefónica ere izan ziren.
Mondragon Unibertsitateko errektoreak Amina Mohammed Nazio Batuen Erakundeko idazkariorde nagusiarekin, Hassan Sheikh Mohamud Somaliako presidentearekin eta Edouard Ngirente Rwandako lehen ministroarekin ere hitz egin zuen, besteak beste. Atxak "hezkuntza eta ikerketa garatu nahi diren lurraldeetako Europako eta tokiko enpresekin lotzearen" garrantzia azpimarratu zuen. Eta MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboak hori erakusten duela adierazi zuen.
Forumaren itxiera Josep Borrell Batasuneko Atzerri Gaietarako eta Segurtasun Politikarako goi-ordezkariak eta Pedro Sánchez Europar Batasuneko Kontseiluko txandakako presidenteak egin zuten, Europako eta Afrikako beste agintari batzuekin batera.