TUlankide MONDRAGON

Eroskiren Batzarrak onartu du sozietatearen estatutuak kooperatiben lege berrira egokitzea

2020/07/15

Urteko kontuak onartu dituzte, eta 72 milioi euro baino gehiagoren etekinak erreserbetan sartu dituzte.
Eroskiren Batzarrak onartu du sozietatearen estatutuak kooperatiben lege berrira egokitzea

Eroskik Ohiko Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, Barakaldon (Bizkaia); bertara deituak ziren Langile Bazkideen eta Kontsumitzaile Bazkideen kolektiboetako 500 ordezkariak. Agustin Markaide presidenteak iaz erdietsitakoak aipatu ditu, eta emaitza positiboak sendotu egin direla esan du.

Markaidek gogorarazi du "2019a erabaki garrantzitsuko urtea izan dela sozietatearentzat. Hitzarmen sendo bat egin dugu finantza arloa berregituratzeko, eta kooperatiben lege berria hoberako izan da mugimendu kooperatiboaren esentziari eusteko orduan; era berean, arau esparru argiagoa ezarri ahal izan dugu". Horretaz gainera, nabarmentzekoa da "taldearen etekin operatiboak handitu izana, EROSKI taldeak inoiz izan dituen emaitzarik onenak, ia 194 milioi eurotara iritsi baita hobekuntza, eta horrek taldearen eboluzioa sendoa dela berretsi baino ez du egiten". EROSKIren Batzar Nagusiak onartu egin ditu bai kooperatibaren urteko banakako kontuak eta bai EROSKI Taldearen kontu kontsolidatuak, baita 2019. urteko ekitaldiaren Kudeaketa Txostena ere.

Batzarrean, kooperatibako bazkideek EROSKI S. Coop.-en estatutuen moldaketak onartu dituzte, eta, hala, abenduan onarturiko Kooperatiben Legera egokitu.

Gainera, kooperatibaren erabaki organo gorenak adostu du erreserbara bideratzea 2019ko ekitaldian kooperatiba nagusiak ateratako etekinak, 72 milioi euro baino gehiago; horrekin, funts propioak indartuko dituzte, aurreko urteetan egin bezala. Erabaki hori bat dator 2018an Mondragonen Biltzarrean sarturiko aldaketekin; izan ere, orduan emaitzen banaketari buruz onarturiko ponentziarekin, kooperatiba guztiek 2019ko ekitalditik aurrera baliabide propioak indartzeari egin beharko diote araubidez.

Era berean, bertaraturiko kooperatibako bazkideek fundazio bat sortzea onartu dute, iaz batzar nagusiak eraturiko kooperazio funtsa kudeatzeko. Funts horrek behar duten bazkideei lagunduko die kooperatibaren estatutuetan ezarrita dagoen kapital sozialaren ekarpena egiten. "Gure printzipio kooperatiboen elkartasun izaeraren erakusgarri on bat", esan du Agustin Markaidek.

Prozesu parte hartzaile baten ondorio

Arratsalde honetako batzarrean, EROSKIko Bazkide Langileek eta Bazkide Kontsumitzaileek egindako prozesu parte hartzaile zabal bat amaitu da, zeinak, bere antolamenduan, COVID-19ari aurre hartzeko segurtasun neurriak hartu baititu. Hala, saio informatibo asko egin ditu; besteren artean, 30 prestakuntza batzar, 135 puntutan konexio digitalak eginez eta 5.402 bazkide langileren eta ia 15.000 bazkide kontsumitzaileren partaidetzarekin.

EROSKIren Kontseilu Errektoreko presidente Leire Mugerzak gogorarazi du 50 urte daramatzatela lan kooperatiboa eginez eta EROSKIren gobernantza ereduan bazkide langileek eta bazkide kontsumitzaileek dutela erabakitzeko gaitasuna. Haren esanetan, horrek gidatzen du proiektua, eta, hala, kooperatiba"erakusten ari da zein eraginkorra den eta EROSKI nola bihurtu den horri esker sektorean erreferente; gure nortasunaren ezaugarriak agerikoak dira: erakunde solidarioa eta osasunarekin eta gizartearen ongizatearekin konpromisoa duena. Kontsumitzailearen hurbiltasunean oinarritu gara gure proiektua eraikitzeko, eta hura izan da gure lanaren eta jardueren katalizatzailea; horrela joan gara egokituz haren beharretara eta kontsumo ohituretara. Osasun krisi honetan, are eta garrantzi handiagoa hartu du horrek gainera; izan ere, agerian gelditu dira gure erakundearen berezitasunak; horri esker indartsu ekin ahal izan diogu egoerari. Hala, eskerrak eman nahi dizkiet proiektu honetan diharduten guztiei, beren ahalegina kolektiboaren mesedetan bideratzeagatik hain beharrezkoa izan den garai hauetan".

Asamblea_EROSKI_julio2020_(03)

EROSKIri buruz

Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da EROSKI, eta elikadura arloan erreferentziazko operadorea iparraldean; zehazki, Galizian, Asturiasen, Kantabrian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Errioxan, Nafarroan, Aragoin, Katalunian eta Balearretan. 1.645 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry-ak eta, horretaz gain, gasolindegiak, optikak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak ere bai. Sei milioi Bazkide Bezero baino gehiago ditu, eta 32.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile.

Eguraldia
Osteguna 22 Min: 13
Max: 23
Ostirala 23 Min: 8
Max: 19
Larunbata 24 Min: 8
Max: 19
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak