Irakurriena
- 1. MONDRAGON Healthek osasunaren merkatuan duen presentzia indartu du
- 2. Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentua erakartzeko hitzarmena sinatu dute
- 4. Urriaren 22an egingo dute Mundukideren VIII. lasterketa solidarioa
- 5. "Talentua, berrikuntza eta ekintzailetza dira Mondragon Unibertsitatearen bereizgarriak"
- 6. Hamaika gaztek beren bizitzako abentura biziko dute
- 7. Aldaketa Stirling Zentroan eta Osagaien Dibisioko Berrikuntza zuzendaritzan
- 8. Mondragon Unibertsitateak 14 titulu berri eskainiko ditu hainbat jakintza-arlotan
- 9. IDEKOk piezak mekanizatu bitartean bibrazioak murrizteko teknologia berriak aurkeztu ditu Dublinen
- 10. Zer egiten du MONDRAGONek?
"Ereindakoagatik esker onez"
Hain justu ere, lehenengo belaunaldietako ikasleek Loramendi Ikastolaren sustatzaile, irakasle eta gurasoei aitortza erakutsi nahi izan zieten zapatuan, "omenaldi beroa eskainiz". Ekitaldi xumean herriko plazara gerturatu ziren, ekitaldiari hasiera emanez, eta xumetasunean dotorea izan zen egun osoan zehar Aretxabaletan bizitakoa.
Lehenengo urteetako irakasleak, ikastolaren sustatzaileak, gurasoak eta ikasleak zapatuan Aretxabaletako plazan ateratako 'familia-argazkian'.
Ikasle horietako askok Almen ikastetxean (gaur Arizmendi Ikastola) euskaraz ikasteko aukera izan zuten, eta han ere lehenengo belaunaldia izan ziren. Haietako asko zapatuan herriko kaleetan elkartu ziren berriz ere, 80tik gora lagun. Aspaldiko kontuak gogora ekarri, eta gaurko kontuen inguruan jarduteko aukera ezin-hobea izan zutelarik.
Lehenengo egoitza, Durana kalean.
Ekitaldia eguerdiko 12:30ean hasi zen, herriko plazan ohorezko agurrarekin. Ondoren, Arkupen, Zaraia aretoan, ikastolaren gaineko dokumentala ikusteko aukera izan zen, eta ekitaldiaren ondoren, plazara itzuli ziren 'familia-argazkia' egitera. Goizeko ekitaldia amaitzeko protagonista guztiek -sustatzaile, irakasle, guraso eta ikasleek- Jon Sarasuak omenaldi edo urteurrenerako idatzitako kantua abestu zuten. Eta ondoren guztiak elkarrekin bazkaltzera abiatu ziren.
Loramendi Ikastolaren lehenengo egoitza Durana kaleko udaletxe zaharraren eraikinean egon zen, eta handik Loramendi auzora eraman zuten (gaur egun euskaltegia dagoen egoitzara). Gerora, urteekin, ikastola desagertu egin zen, eta ikastola Kurtzebarri Eskolan integratu zen, eskolara euskararen hazia eramanez.
Argazki bilduma: Loramendi Ikastola.