Eñaut Egidazu: "Oso ondo moldatu naiz"

Gasteizen jaioa, 42 urte ditu. 17 urterekin ekin zion atzerriko abenturari, ikasle gisa lehendabizi eta ondoren langile bezala: Estatu Batuetan, Holandan, Italian eta gaur egun Perun bizi da, ULMA Construccion kooperatibak duen plantako zuzendaria baita.
Card image cap
2018/01/05

Nolakoa izan da zure ibilbidea ULMAn eta nolatan zaude Perun lanean?

2002an hasi nintzen ULMAn, Oñatin controller bezala eta lau urte beranduago Poloniara joateko aukera izan nuen hango Finantza Zuzendari bezala.

Bizitzako urterik latzena izan nuen arlo pertsonalen, aita bapatean galdu nuelako. Oraindik gogoan ditut berarekin Atxondon pasiatzen izandako sosalaldiak, atzerriko proiektu baten sartzeko zalantzei buruz. Eta profesionalki, berriz, inoiz ahaztuko ez dudan operazio arrakastatsu baten parte hartu nuen, izan ere Poloniako Burtsan kapital anpliazio bat eta kapital salmenta egin genuen, hango filialaren gehiengoa galdu gabe, eta ondorioz izugarrizko onura ekonomiko zein finantzieroak lortu genituen, ULMArentzat, bai Polonian zein Oñatin. Horri esker, Italian empresa bat erosi zen eta hantxe hasi nuen nire hurrengo egonaldia: Italian 7 urte eman nituen Finantza Zuzendari bezala. Era berean, hazkunde estrategia definitu eta  Chekian zein Eslovakian 2 filial erosi zituen ULMAk eta haien inguruan ere ibili nitzen.

Eta ondoren, 2014an, Perura zuzendari-gerente bezala etortzeko planteamendua jaso nuen eta ordutik hementxe nago.

Peru, munduaren beste puntan dago. Zer suposatu dizu hara joateak: profesionalki eta pertsonalki?

Egia esan, bizian aurkeztu diren aukerei ia beti baiezkoa ematen diet, edozein alorrean.  Aukerak ez dira berez etortzen eta, nire ustez, beti dute norbera gainditzeko erronka eta niri horrek izugarri betetzen nau. Profesionalki, esate baterako, hazkundeak eta enpresan daramazun denborak ibilbidearen partaide bihurtzen zaitu.

Expatriazioari buruz tabu asko daude eta bizitzen duenak edo gertu daudenek bakarrik dakite nolakoa den. Nolabait, enpresarekin eskontzen zara, lan asko egiten da, arduraren pisua sentitzen duzu, eta guzti hori kultura desberdin batean gainera. Beraz, cocktail potente horretan ahalik eta ondoen bizitzen saiatzen gara. Oso aberasgarria eta betegarria den heinean, baditu arrisku ugari arlo pertsonalean eta oreka lortzea ez da batere erraza. Nire kasuan, bakarrik irten nintzen etxetik eta bidean familia sortu dut, seme bat Italian jaio zen eta bigarrena Perun. Aita izatearen ondorioak bizi ditut: lo gutxi, norberarentzat denbora gutxi,... zorionez familiaren indarra eta laguntza sentitzen dut eta horri esker jarraitzen dut tinko. Limak eta Peruk dituen gauza ederrei saiatzen gara berea ateratzen. 

Aurkeztuiguzu Peru: nolakoa da sozialki, kulturalki…? Nola moldatzen zara bertan?

Politikoki, ez dago egonkortasunik eta erakundeak ahulagoak dira gurean baino, baina zorionez proiektu berriak garatzeko aukerak daude Perun.

Oso ondo, espero nuena baino askoz hobeto! Aurretik hainbeste reset egin ditudanez, baliteke heldutasun profesional eta pertsonal egokian izatea ni neu ere; ez dakit zergatik, baina oso ondo moldatu naiz.

Peruk baditu bere berezitasunak: mehategiak dira bere PIB-ean zutaberik garrantsitzuena eta hauek kapital anglosaxoiak dira gehien bat (Ipar amarikarrak, kanadiarra, azken boladan txinatarrak zein beste batzuk). Gainera, Perun 48 ordutakoa da asteko lanordu kopurua, eta larunbatetan ere lana egiten da. Bi baldintza hauek gizarte oso langilea definitzen dute. Azken hamarkadetan hazkunde handia izan dute eta existitzen ez zen clase media edo burgesia garatzen doa. Jendea hazkunde horren egarri da eta oro har, askok jarraitzen dute unibertsitatearen ondoren ere formazioarekin, master edota espezialidade programa batekin.  Gure gizartearekin konparatuko bagenu, exajeratuta eta inor mintzeko helbururik gabe, gu lo gaudela esango nuke; Peru esna eta egarriz bete-betean.

Gainera, lanerako baldintza aproposak ematen dira arlo guztietan. Politikoki, ez dago egonkortasunik eta erakundeak ahulagoak dira gurean baino, baina zorionez proiektu berriak garatzeko aukerak daude. Ekonomikoki, azken hamarkada luzean izandago hazkundea amaitu dela baina Hego Amerikan egon daitekeen herrialderik interesgarriena da Peru. Lehengaietan aberatsa, zorpetzerik gabe… Gure sektorean ere, eraikuntzan, aukera berriak egongo direla uste dut: zubiak, tunelak, presak, ospitalak… 

ULMA kooperatiba da, baina ulertzen da kooperatibismoa gure eremutik kanpo? Zuk pertsonalki sinisten duzu modeloan?

Gure mugetatik kanpo kooperatibismoa ez da ulertzen. Italian gure antzeko modeloak ikusi nituen baina oro har, hemendik kanpo nahiz eta proiektu bat kooperatiba gisa sortu, ez du irauten (Polonian adibidez). Nire ustez, kooperatibismoak arrakasta izateko gutxieneko zutabe batzuk behar ditu eta herrialde askotan zutabe horiek ez dute behar besteko indarra. Adibidez, kultura indibiduala, ezberdintasun sozialak, hezkuntza falta… kooperatibismoaren elkartasun eta eskuzabaltasunaren kontra doaz.

Pertsonalki ez dut uste sistema perfekturik dagoenik. Kooperatibismoak aldarrikatzen dituen balioak aipagarriak dira baina modeloak baditu bere ahuleziak ere, batik bat baliabide finantzieroei eta giza baliabideei dagokionez.

Aurrera begira, zeintzuk dira zure asmoak? Profesionalki zein pertsonalki?

Atzerrian 16 urte pasa ondoren, ez dakit nire sustraiak non dauden! Etxera itzultzeko asmotan ari gara baina hainbeste urte eta gero, etxean arrotz sentitzeko arriskua dugu. Semeak atzerrian jaio eta bizi dira, beraz, beraien oreka lortzea da helburua. Orain, urtean birritan etortzen gara etxera, nahiko nukeena baino gutxiago! Eta beti aprobetxatzen dugu familiakoekin eta lagunekin egoteko… ohitura zaharrak mantentzen.

Edozein modutan, nire iritziz expatriazioa gehiago garatu beharko litzateke, impatriazioa ere beharrezkoa baita. Nolabait, merezi duten pertsonek, erakundearen arduka postuetan egon beharko lukete; etxekoei dagokien tokia errespetatuz, noski. Azken fi nean, pertsonek egiten dute enpresa eta bizi garen mundu aldakor honetan, beharrezkoak dira expatriazioak zein inpatriazioak.