Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Ekoizpen eransgarriari buruzko ikuspegiak aztertuko dituzte Mankomunitateak eta BACek
MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak hitzaldi hau antolatu dute: Ekoizpen eransgarriari buruzko ikuspegiak.
Maiatzaren 19an izango da hitzaldia LKSk Arrasaten duen egoitzan. Ekoizpen Eransgarria (additive manufacturing) teknika berri bat da eta beronen bitartez modu kontrolatuan, geruzaz geruza, beharra dagoen gunetan materiala ezartzen da aldez aurretik CAD aplikazioen bitartez garatutako tankera edo geometria lortu artean.
Hitzaldian honako hizlariek hartuko dute parte:
- Alberto Echeverria, IK4 LORTEKeko zuzendari teknikoa. IK4-LORTEK zentro teknologiko pribatua da eta IK4 aliantzako kide. Lotura prozesu, material zein teknologietan aditua da eta duen jakituria guztia industriara helarazten du, betiere lehiakorra izatea helburua izanik.
- Jon Ander Goyenechea, MIZAR ADDITIVEeko Salmenta zuzendaria dena. Enpresa Arabatar honek ekoizpen eransgarriariren bitartez osagaiak egiten ditu.
Aipatu bezala, hitzaldia maiatzaren 19ean, osteguna, izango da. 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Aitor Orobengoarekin: aorobengoa@iseamcc.net