Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Ekitaldi ugari izango da maiatzean HUHEZI fakultatean
Mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak, ate irekiak, fakultateko jaia... ekitaldi desberdinak izango dira Aretxabaleta zein Eskoriatzan.
Maiatzean zehar, ekitaldi interesgarri ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak eta ate irekiak, fakultateko jaia... Hona hemen ekitaldi horien zehaztasunak:
- Maiatzak 12. Euspot euskarazko spot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Aretxabaletako Arkupe aretoan, 19:00etan.
- Maiatzak 12. Mahai-ingurua: ikastetxearen antolaketa eta familiaren parte-hartzea. Eskoriatzako campusean, 10:45tan. Mahai-inguruan herri desberdinetako gurasoak jardungo dira hurrengo bi galderen bueltan: guraso moduan, zer eskatzen diozu eskolari? Zer nolako erantzuna jasotzen dute eskolatik?.
- Maiatzak 13. Berrikuntza 3. jardunaldia. Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak. Eskoriatzako campusean, 09:00etan.
- Maiatzak 14. Graduko ate irekiak. Graduko eskaintza azaltzeko, ate irekiak egingo dira Eskoriatzako (hezkuntza) eta Aretxabaletako (komunikazioa) campusetan. 11:00etan. Hurrengo graduei buruzko informazioa emango da:
- Maiatzak 17 eta 18. Hezkuntza eta artea binomioari buruzko mintegia.Fakultateko Hezkuntza Artistiko Transdiziplinarra lantaldeak (HAT) gonbidatu ditu Fernando Hernández katedraduna eta Juana Sancho hezkuntzako aditua. Bi eguneko mintegian, aztertuko dituzte hezkuntzaren egungo egoera eta erronkak. Gainera, maiatzaren 17an, 17:00etan, Areto nagusian hitzaldia eskainiko dute artea eta hezkuntza binomioa jorratzeko asmoarekin.
- Maiatzak 18. Literatur Topaketak. Zergatik irakurri klasikoak? Eskoriatzako Zaldibar aretoan, 09:00etan.
- Maiatzak 20. Txomin Txapel, fakultateko jaia. Ikasleek antolatuta, egun osoan zehar, ekitaldi ugari Eskoriatzako campusean.
- Maiatzak 21. Gradu erdi-presentzialen informazio saioak. Aretxabaletako campusean, 11:00etan. Modalitate-erdi presentzialean eskaintzen diren hurrengo ikastaroei buruzko informazioa emango da: