Irakurriena
- 1. Kataluniako Generalitateko presidentea, MONDRAGONen
- 2. Diputatuen Kongresuko presidentea, MONDRAGONen
- 3. Ingurumen, kalitate eta berrikuntzako ordezkariak bildu ditu MONDRAGON Ingurumen Foroak
- 4. Pablo Valle, Mondragon Unibertsitateko ikertzailea, munduko onenen artean
- 5. Ekiola Gorbeialdea eguzki kooperatibak energia sortzeari ekin dio
- 6. Mondragon Unibertsitateak graduko azoka berriak egingo ditu urrian
Musika Bulegoak eta Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute, kulturaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko

Musika Bulegoa elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, kulturaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko. Akordioa Aretxabaletako campusean sinatu dute Iker Durana Musika Bulegoko zuzendari kudeatzaileak, Amaia Ispizua Musika Bulegoko zuzendaritzako kideak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Xabi Igoa fakultateko komunikazio arloko zuzendariak.
Sinatutako hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko lanaren oinarria finkatzea, besteak beste, kulturaren sektorearen prestakuntzan eta ikerketan, eta bi erakundeek musikaren sektorean eragina izatea
Hitzarmenak aurreikusten duenez, bi erakundeek elkarlanean jardungo dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ikasturte honetan ematen hasi den Kultur eta Sormen Industrietako Gradu berrian. Horren ondorioz, musikaren sektoreko profesionalek parte hartuko dute graduan. Gainera, ikasleek elkartean egin ahal izango dituzte praktikak eta gradu-amaierako lana. Azkenik, bi erakundeek adostu dute kulturaren arloko ikerketa eta prestakuntza sustatzea, baita sor daitezkeen beste proiektu batzuetan lankidetzan aritzea ere.
Nagore Ipiñak azaldu duenez, "kulturaren eta sormenaren alorretako industriaren funtsezko eragilea" da Musika Bulegoa, eta azpimarratu du harreman horrek bi zentzuetan izango duela eragina: "Alde batetik, ikasleek sektore profesionala ezagutu ahal izango dute, eta, bestetik, sektore profesionalaren beharrei erantzuteko aukera bat da".
Ekitaldiaren amaieran, erakundeetako ordezkariek esan dutenez, espero dute lankidetza emankorra izatea eta etorkizunean bien artean kultura- eta hezkuntza-arloko proiektuak sortzea.