Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
COVID-19ari aurre egiteko protokoloen inguruko Webinar bat egingo du Osartenek
Bihar, asteazkena, hilak 22, goizeko 11:30tik aurrera, Osartenek Webinar bat eskainiko du eta bertan azalduko du koronabirusari lan eremuan aurre egiteko prestatu duen protokoloa.
COVID-19ak eragindako krisia abiatu zenetik asko izan dira Lan Segurtasunaren eta Osasunaren arloan idatzi eta argitaratu diren edukiak, bai Espainiako Ministerioak argitaratutakoak eta baita Eusko Jaurlaritzatik ekarritakoak, Osalan, INSST, etb...
Enpresa eta kooperatibei informazioa helarazi nahian, Osartenek protokolo bat garatu du. Hala, protokolo hori baliagarria izan daiteke enpresek garatzen dituzten SST protokoloentzat.
Webinar-ean gai horiek guztiak jorratuko dira. Goizeko 11:30tik aurrera. Saioak 30 minutu iraungo ditu eta ondoren solasaldia egongo da.