Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
K-Foroaren edizio berria Gandiaga Topagunean
Aurtengo K-Foroa hiru gai multzotan banatu da. Lehenean, ‘MONDRAGON: irekiera, inpaktua eta komunikazioa’ izenpean, Dani Alvárez-ek gidatutako mahainguru interesgarria egingo da aztertzeko nola proiektatu gizartean MONDRAGONen eta bere kooperatiben ekarpena. Mahainguru horretan parte hartuko dute Leire Mugerzak (MONDRAGON), Ivan Martének (Orkestra), Joseba Barandiaranek (Laboral Kutxa) eta Nerea Arangurenek (Danobatgroup).
Jardunaldi honetako menu-ko hiru plater nagusiak: lehena, ‘MONDRAGON: irekiera, inpaktua eta komunikazioa’; bigarrena, adimen artifiziala; eta postrea, ‘hitzik gabeko hizkuntza”.
Bigarren multzoan ‘Adimen Artifiziala (IA)’ aztertuko da. Gaurkotasun handiko gai honi buruzko azalpenak emango ditu Mondragon Unibertsitateko Beatriz Laskurainek, eta sakonduko du IAk komunikazioaren esparruan dituen ezarpenen gainean.
Azkenik, hirugarren multzoan, hitzik gabeko komunikazioa aztertuko da. Gai horretan aditu den José Luis Martín Ovejerok izenburu deigarria daukan hitzaldia emango du: “Hitzak baino gehiago: hitzik gabeko komunikazioaren indarra’.
Inork K-Forora joateko interesik balu, oraindik ere izena eman dezake kforoa@mondragoncorporation.com e-posta helbidera idatzita.