Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Orbea Gravel Arabako Errioxa, bakarra munduan
Estatu osotik etorritako txirrindulariak, haien lagunak eta senideak. Txirrindularitza alorreko adituak, ziklista profesional ohiak, sektoreko ordezkariak. Eta nazioarteko ordezkaritza zabala; Italia, Britania Handia, Frantzia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Belgika eta beste hamaika herrialdetakoak. Festa nagusi izan da asteburuan Biasterin eta Arabako Errioxa osoan. Guztik egin zuten bat lasterketa zoragarrian, ingurune izugarrian eta ebento dotorean.
Asteburu osoko ekitaldi bilakatu da jada Orbea Gravel Arabako Errioxa, ostegunetik igandera arteakoa. Osagai ugari batzen ditu. Bereziki enogastronomia, kultura eta kirola. Eta pasio bat: txirrindularitza.

Tropel izugarria lasterketaren aurreneko metroetan, Biasterin.
Guztira 1.500 txirrindularik hartu zuten parte Orbeak antolatutako lasterketan. Bi ibilbide zeuden aukeran, bat luzea: 102 km eta 2.150 metroko desnibelekoa eta bestea motza: 54 km eta 1.000 metroko desnibela. Eta tropelaren buruan Carlos Gurpegi Athletic-eko jokalari ohia, aurtengo enbaxadore, eta Haimar Zubeldia, Koldo Fernandez de Larrea eta Movistar taldeko Sheyla Gutierrez errioxarra besteak beste.
Asteburu osoko ekitaldi bilakatu da jada Orbea Gravel Arabako Errioxa, ostegunetik igandera arteakoa
Ez zuen euririk egin eta parte-hartzaileek erruz gozatu zuten. Munduan bakarra! zioten askok. "Ardo ona, bide dotoreak, antolakuntza bikaina... zer gehiago eska dakiokegu egunerari" zioten askok. Orbeako ebentoen taldekoak dagoeneko 2026ko edizioa prestatzen hasi dira.