Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Bihar ospatuko da Eskolarterko Abesbatzen 29. Topaketa
Oñatitik bi talde etorriko dira, Txantxiku Ikastolako abesbatza eta Urgain Eskolakoa, eta gainerakoak Arizmendi ikastolakoak dira; Umezaintza, Gazteluondo, Almen eta Gaztelupe gunekoak, hain zuzen. Adin guztietako haurrak ikusi eta entzun ahal izango ditugu, txikienak lau urte eta nagusienak 15 urte dituelarik, hau da, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHko ikaslez osatutako taldeak igoko dira oholtzara.
Aurtengo gaia, pakea
Topaketen helburuak hainbat dira. Alde batetik, kantu zaletasuna suspertzea, eta horrekin batera, haurra edota gaztea taula gainean talde baten partaide sentitzea eta bere ahotsa “musika tresna” erraldoi berezi baten parte dela ohartzea. Bestetik, bizikidetza eta elkartasun baloreak musikaz ere landu daitezkeela jabetzea. Izan ere, urtero bat hartzen da topaketaren lotura edo oinarri moduan, eta aurtengoa bakea izan da.
Guztira sei talde arituko dira oholtza gainean
Larunbatean abestuko dituzten kantu guztiak elkartasuna, berdintasuna, pakearen inguruan izango dira. Horietako batzuk honakoak izango dira: Pirritx eta Porrotxen “Munduko Loreak”, Barcelona 92an ezagutzera eman zer “Amigos para siempre” eta The Beatles taldearen “Let it be” abestiaren euskarazko bertsioa.
Aurtengo laguntza, Chrysalis elkartearentzat
Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 3€ren truke lortu ahal izango dira egunean bertan antzokiko leihatilan. Urtero bezala sarrerekin jasotako %25a elkarte batera bideratuko du Ikastolak, eta aurtengoan Chrysalis elkartearii eskainiko zaio diru hori eta taldeko ordezkari batek larunbatean bertan oholtza gainean jasoko du ikastolaren laguntza hori. Debagoienako entzuleek ikuskizun polita eta hunkigarriaz gozatzeko aukera paregabea dauka larunbatean Arizmendi Ikastolaren eskutik.