Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Bihar eta Pía Aguirreche Fundazioaren arteko hitzarmena
Bihar Pía Aguirreche Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, gizartean zainketa aringarrien balioak finkatzeko. Lankidetza horrek kultura aringarriaren balioak eta, ondorioz, pertsonek etxean duten autonomia sustatzen lagunduko du.
Lankidetzaren oinarrietako bat prestakuntza da. Izan ere, bi erakundeek uste dute kultura aringarriari buruzko ezagutzak zaintzaileei transmititzea funtsezkoa dela zainketak behar dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Prestakuntza
Lehen formazioan azaroaren 23an izango da Bihar-en bulego orokorretan. Jacinto Bátiz Cantera izango da irakaslea, Medikuntzan eta Zirujian doktorea, San Juan de Dios Ospitaleko zainketa aringarrien unitate-burua hiru hamarkadaz baino gehiagoz eta zainketa aringarriei buruzko zenbait libururen egilea.
Bi ordu (16:00-18:00) iraungo du formazioak eta doakoa izango da. Izena emateko informazio-hitzaldira joatea doakoa da, eta izena emateko, inprimaki hau bete: https://lnkd.in/d-gC-22i edo mezu elektroniko bat bidali info@bihar.coop helbidera.