Ekipo elektro-medikoak

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Irtenbide profesionalak.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna

MONDRAGON Health, aliantza estrategikoa

MONDRAGON Health aliantza estrategikoan MONDRAGON Korporazioaren bederatzi kooperatiba ezberdinen soluzioak eta zerbitzuak batzen dira. Osasun-sektorera bideratutako zerbitzuak eskaintzen ditu aipatu klusterrak, arlo soziosanitarioan eta bioteknologikoan. MONDRAGON Health sare kooperatibo bat ere bada, teknologia eta ezagutza konbinatzen dituena, eta irtenbide integral eta berritzaileak eskaintzen dituena. Horrez gain, garapen ekonomiko eta soziala ere sustatzen ditu bere ingurunean.
Card image cap
2025/11/21

MONDRAGON Health indarrak batzeko, ezagutzak partekatzeko eta gizartean eragin positiboa biderkatzeko asmoz sortu zen. Lankidetza-plataforma eraginkorra sustatzeko ideiarekin sortu zen, kooperatiba bakoitzak bere espezializazioa eskaintzeko eta, elkarrekin, proposamen sendoago eta berritzaileago bat egiteko. Hala, MONDRAGON Health-en helburua da osasunaren eta zainketa soziosanitarioen esparruetan dauden gero eta premia handiagoei modu lehiakorrean erantzutea.

Klusterra datuetan

  • 9 kooperatiba
  • 1.702 pertsona
  • + 165 M€ guztien arteko fakturazioa

Health-3.jpg

Bexen Cardio
Espezialistak desfibriladoreetan.

Bexen Medical
Ospitaleetako material sanitarioaren fabrikatzaile eta tenperatura ultrabaxuak behar dituzten lagin biologiko eta sendagaien kontserbazioa.

Bihar Homecare
Adineko pertsonentzat eta mendekotasuna duenarentzat zerbitzu eta produktu eskaintza.

Erreka
Mediku dispositiboen fabrikatzailea polimeroetan eta pertsonen mugikortasuna samurtzeko soluzio aurreratuak.

Fagor Healthcare
Pertsonen osasun eta ongizaterako soluzioak.

Gerodan
Ekipamendu soziosanitarioen sorkuntzan adituak.

GSR
Kudeaketa soziosanitario balioaniztuna.

LKS Next
Bazkide teknologikoa sektorearentzat soluzioen garapenean, hainbat proiekturekin, hala nola partekatutako datuetan, analisian eta sistema digitaletan.

Osarten
Langileen lan segurtasuna eta osasuna.

Health-4.jpg

BESTE DATU BATZUK

  • 3 patente aplikatuak
  • + 23.000 babes mankomunatua duten pertsonak
  • +500 zertifikatutako erreferentziak
  • +25.000 kontrol analitikoak urtero
  • + 25.000 eragile kimikoen mostra analizatuak
  • 1.550 areto txurien metro koadroak

Health-1.jpg

Manuel Sánchez-Lagarejo

MONDRAGON HEALTHEKO PRESIDENTEA

“Gure klusterrean kooperatiba bakoitzak bere espezializazioa eskaintzen du eta elkarrekin proposamen sendoagoa eta berritzaileagoa eskaintzen dugu”

Zein eremutan garatzen du bere jarduera MONDRAGON Health-ek eta zein proiektu nabarmenduko zenituzke?

Gure kooperatiben jarduera askotarikoa da, ospitaleko materiala fabrikatzetik soluzio teknologiko aurreratuenetara. Baita zerbitzu asistentzial eta soziosanitarioak ere. Besteak beste, honako proiektu hauek nabarmenduko nituzke. Bexen Medicalen bioerreaktoreak eta birdiseinu aurreratua. Bexen Cardioren REANUDIBEX 300 eta 500 ekipoak. Erreka Medicalek mikrofluidikoan oinarritutako gailu mediko berritzaileak garatzen ditu. Bestalde, Fagor Healthcarek CircuTrack merkaturatu du, sendagaiak etxean banatzeko sistema adimenduna, eta Gerodanek aliantza estrategikoa ezarri du Guldmann daniar enpresarekin, ingurune soziosanitarioetan konponbide seguruak eskaintzeko. Era berean, GSRk zaintza- eta laguntza-ekosistemak bultzatzen ditu, arreta-eredu pertsonalizatuen bidez komunitate-integrazioa bultzatzen dutenak; Bihar Healthcare-ek tresna digital berritzaileekin egindako zainketa zerbitzuak denbora errealean egokitzeko aukera ematen du, eta Osartenek laneko arriskuen prebentzioan zerbitzu aurreratua eskaintzen du. Era berean, Estutuko unibertsitate eta zentro teknologikoekin lankidetzan sustatzen ari gara.

“Gure kooperatiben jarduera askotarikoa da, ospitaleko materiala fabrikatzetik soluzio teknologiko aurreratuenetara. Baita zerbitzu asistentzial eta soziosanitarioak ere”

Zein da etorkizuneko estrategia eta zeintzuk proiektuak?

Gure etorkizuneko estrategia MONDRAGON Health osasun- sektoreko erreferente gisa sendotzea da. Estatuan zein nazioartean. Aliantzak bultzatuko ditugu eta Korporazioko enpresen arteko lankidetza indartuko dugu. Datu-espazio partekatuak eta irtenbideak bultzatuko ditugu. Zerbitzu digital aurreratuak eta produktu mediko berritzaileak ere eskainiko ditugu. Irtenbide iraunkorrak ematea da gure konpromisoa, zerbitzu berritzaileak, gure presentzia globala sendotuz. Beti ere, ikuspegi estrategikoarekin, argi eta garbi gizarte ongizatea eta gure inguruaren garapena sustatuz.

Ekipo elektro-medikoak

Aldi baterako medikuntza materialen fabrikazioa

Adinekoentzako eta menpekotasuna duten pertsonentzako zerbitzuak eta produktuak.

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak

Osasun eta ongizatean espezialistak.

Zaharrei egokitutako altzariak

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

Irtenbide profesionalak.

Lan arriskuen prebentziorako zerbitzu komuna