Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Basque Culinary Centerreko 100 ikasleek Arabako Errioxako bi bodega bisitatuko dituzte eta mahatsa biltzen ibili dira
Basque Culinary Centerren Gastronomiako eta Sukaldaritzako Arteetako Graduko –Espainiako Gastronomia Zientzien aurreneko fakultateko– lehen ikasturteko 100 ikasleek gaur eta datorren astelehenean Araba Errioxako bi bodega bisitatuko dituzte eta mahatsa biltzen hartuko dute parte, prozesua ezagutzeko. Bisita horiek Arabako Foru Aldundiaren eta Basque Culinary Centerren arteko hitzarmenaren barruan daude kokatuta eta hitzarmenak Arabako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzea du helburu.
Borja Monjek, Nekazaritza saileko diputatuak, positibotzat hartu du bisita hau, ospe handiko zentro honetako ikasleek “mahats ekoizpen metodoak eta Araba Errioxan egiten den ardo bikaina” ezagutzeko aukera emango dielako. Gainera, honen harira, Basque Culinary Center-eko ikasleak, etorkizuneko sukaldariak direnak, Araban ekoizten diren produktuak ezagutzearen garrantzia azpimarratu du, horrek bikaintasuna lortzea lagunduko bait
Arabara egingo duten ikas-ibilaldia Produktu eta lehengaien irakasgaian dago jasota eta nekazaritzako elikagaien prozesuak ikastea du xede, kasu honetan ardoa egiteari loturikoak.
Ikasleek erreferenteak diren bi bodega bisitatuko dituzte, Samaniegoko Ramirez de Ganuza upategia eta Eltziegoko Marques de Riscal upategia. Zehazki, 50 ikaslek gaur, hilaren 21ean, bisitatuko dituzten upategi biak, eta mahatsa biltzen hartuko dute parte, lan hori gertutik ezagutzeko. Gainerako 50ek gauza bera egingo dute astelehenean, hilaren 28an.


