Irakurriena
- 1. MONDRAGON Korporazioak eta ONCE Gizarte Taldeak bat egin dute prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko
- 2. “Iraunkortasunaren arrakasta lan taldean dago, eta zentzu honetan beste erronka handi bat talentuaren garapena da”
- 3. Juanjo Ansoategi hil da
- 4. LagunArok normaltasunaren itzulera iragarri du
- 5. Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian
- 6. Gizarte erronka konplexuei ikuspegi berriarekin aurre egiteko abian da Arantzazulab
- 7. "Gure pentsio sisteman ez dugu aldaketa nuklearrik aurreikusten"
- 8. Eskuratu LABORAL Kutxaren txirrindulari-ekipamendua
- 9. Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko
- 10. Garaia Open Innovation-en bigarren edizioa
Barne kanporaketan 90 ikasle batu ditu Arizmendi Ikastolak

Mikel Egiguren irakaslearen zuzendaritzapean batu dira gaur goizean Arizmendi Ikastolako 4.DBH mailako 90 ikasle inguru asmo bakarrarekin: Arizmendi Ikastola ordezkatzea Zamudion urtarrilean jokatuko den Euskadiko First Lego League txapelketan. Almen eta Gaztelupe guneko neska mutikoak elkartu dira Arrasaten, Gaztelupeko areto nagusian, eta lehia bizia izan da goiz osoan zehar.
Animaliak gizakien aliatu
Aurten, First Lego League txapelketan jorratu beharko duten gaia konplexua besteko interesgarria da: Animaliak gizakien aliatu. Proiektu nagusia gai horren inguruan landu beharko dute ikasleek eta robotak gai horrekin zerikusia duten eginkizunak garatu beharko ditu. Hala azaldu digu Mikel Egiguren irakasleak. "Gaia kontutan izanda, gure ikasle askok gaixotasun zehatzak izan ditzaketen gazte eta umeei zerbitzuak eskaintzeko gai izango diren robotak garatu dituzte".
Mikel Egiguren, Arizmendi Ikastolako irakaslea
Lan-taldean garatzen dituzte proiektuak eta lan-talde bakoitzean eginkizunak partekatzen dituzte ikasleek. "Proiektua oso interesgarria da eta azken urteetako bilakaerak erakusten digu, gure neska-mutikoen interesa pizten duela First Lego Leaguek". Dagoeneko zazpi urte igaro dira Arizmendi Ikastolako ordezkariak txapelketa ezagunean parte hartzen hasi zirela, Euskadiko eta Espainiako kanporaketak jokatuz beti ere. "Hasierako urteetan talde bakarrarekin aurkezten ginen. Gaur egun barne kanporaketa bidez lau ordezkari aukeratzen ditugu", adierazi digu Egigurenek, eta egia esan, marka ez da edonolako.
Sinergiak proiektu eta kooperatiba ezberdinen artean
Gaurko irabazleek urtarrilera bitartean izango dute aukera Euskadiko txapelketa prestatzeko, eta bide horretan, litekeena da Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatea bidelagun izatea. "Aurreko urteetan hala izan da eta aurten ere Ikerlanek eta Mondragon Unibertsitateak laguntza tekniko eta teknologikoa eskainiko digute".
Gaurko saioko argazki guztiak hemen.