Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuak euskaratik aztergai
Batzordekideek eta mahaikideek lehen gogoetei ekin aurretik, Uxune Alustiza Emuneko Enpresen Gizarte Erantzukizunerako aholkulariak eta Ibon Antero MONDRAGONen Eraldaketa sozialerako ekintzen koordinatzaileak hitzaldi bana eman zuten: alde batetik, 17 GIH helburuek zehatz –mehatz zer dioten azaldu zen eta, bestetik, MONDRAGONek zer bide lantzeari ekin dion.
GIHek hizkuntzen gainean ez dute berariazko aipamenik egiten; izan ere, mundu mailako itun horretan kultura eta hizkuntza ezberdinen garapenari buruzkorik ez jasotzeko borrokatu ziren herrialde batzuk; besteak beste, Frantziako estatua.
Alabaina, antzeman dira helburu pare bat gure hizkuntzaren normalizaziorako, nolabait, erabilgarriak izan daitezkeenak: bata, kalitate oneko hezkuntzari buruzko 4. helburua; bestea, 11. helburua, hiri eta komunitate iraunkorrak garatzen dituena.
2030 Agendaren gainean eginiko lehen gogoeten artean, nabarmen geratu zen lantzen jarraitu beharreko kontua dela.