Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
“MOTI+BATU. Nagiak astinduz, mingaina askatuz” topaketa antolatu du EMUNek Irailaren 10ean eta 12an
Euskararen normalizazioan, garapenean edo-eta irakaskuntzan dabiltzan eragileei zuzendutako lanerako topaketa izango da, gai zehatzak landuko dira taldeka banatuta eta arrakastarako gakoak eta lanerako ildoak identifikatuko dira.
Berrikuntza irekiaren oinarriei eta filosofiari helduz, antolatzailea EMUN bada ere, taldekako lanketarako dinamizazioan beste erakunde batzuetako ordezkariek ere parte hartuko dute, HUHEZIk besteak beste.
EGITARAUA:
IRAILAK 10, ASTEAZKENA - NAGIAK ASTINDUZ
9:00 Harrera
9:15-9:20 Sarrera
9:20-9:45 Berrikuntza soziala eta euskararen inguruko hitzaldia. Egoitz Pomares, Sinnergiak– Social Innovation
9:45-10:15 Portaeratik jarrerara: jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak. Pello Jauregi, EHUko irakaslea
10:15-11:15 Taldekako lehen saioa. Parte hartzaile bakoitzak talde batean parte hartuko du
1. taldea: Inguru hurbilean eragiteko bideak
2. taldea: Disonantzia egoerak: esatetik egitera dagoen tartea
3. taldea: Zuzeneko ekintzak: pentsamenduan eragin, portaera aldatzeko.
4. taldea: Sozializatzeko trebeziak: hizkuntza portaera asertiboaren ekarpena
11:15 – 11:45 Atsedena
11:45-12:45 Taldekako bigarren saioa. Lehen saioko gai berak izango dira; parte hartzaileek beste gai bat aukeratu ahal izango dute bigarren saio honetarako
12:45 – 13:15 Taldeetako ondorioen aurkezpena
13:15 – 13:20 Bukaerako agurra
IRAILAK 12, OSTIRALA - MINGAINA ASKATUZ
9:00 Harrera
9:25-9:30 Sarrera
9:30-10:20 Mahai ingurua: euskara ikasten ari direnak erabiltzen hasi daitezen laguntzeko, zer egin dezakegu?
10:20-11:20 Taldekako lehen saioa. Parte hartzaile bakoitzak talde batean parte hartuko du
1. taldea: Hitz egiten hasteko laguntza: legitimitatea sentiaraztea
2. taldea: Elkarrizketa elebidunak: nik euskaraz eta zuk erdaraz?
3. taldea: Ikaskuntza prozesuan sentsibilizazioa eta hizkuntza portaera lantzearen garrantzia
4. taldea: Berariazko trebakuntzaren arrakastarako gakoak
11:20 – 11:50 Atsedena
11:50-12:50 Taldekako bigarren saioa. Lehen saioko gai berak izango dira; parte hartzaileek beste gai bat aukeratu ahal izango dute bigarren saio honetarako
12:50 – 13:20 Taldeetako ondorioen aurkezpena
13:20 – 13:30 Bukaerako agurra
Gaiari eta topaketari buruzko informazio gehiago hemen aurkituko duzu: http://www.lantalan.com/motibatu-topaketa