Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Osasun eta Ongizateari buruzko II. Topaketa antolatu du Osartenek
Langileen osasunean eta ongizatean inbertitzeak langileen ahalmenak handitzea dakar, langileak beren zereginak egoki egiteko prestatzen dituelako eta haien sormena sustatzen duelako. Lan ingurunea egoki izateak konfiantzako giroa sortarazten du, eta langileen motibazioa eta gogobetetzea sustatzen ditu, bai eta enpresarekiko eta enpresaren helburuekiko identifikazioa ere.
“Pertsona osasuntsuak enpresa osasungarrietan” da helburua eta helburu hori soilik denboran emaitzak iraunkorrak dituzten enpresa lehiakorretan lortu daiteke.
Jardunaldian parte hartuko dute: Alberto Alonso Martín (OSALAN), Zigor Artamendi Irastorza(OSARTEN), Zigor Ezpeleta Alberdi (MONDRAGON), Juan Ramon Diaz Pozo (ACERLORMITTAL), Meritxell Sánchez Blázquez (ULMA LAZKAO FORGING), Pablo Mongelos y Sara Carro (SEGUROS LAGUN ARO), Carmen Soler Pagán(FUNDACION OTP) eta Álex Rovira Celma.
Izen-ematea formalizatzeko, programan adierazten diren pausoak jarraitu. Inskribatzeko epea Irailaren 17rarte egongo da zabalik. Plazak mugatuak dira beraz jardunaldirako onarpena inskripzioaren baieztapenaren arabera egingo da.
Egitaraua osotasunean kontsultatu daiteke hemen:
Osasun eta Ongizateari buruzko II. Topaketa