Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Hilabete baino ez da geratzen Osartenen Tupper Osasungarrien lehiaketan parte hartu ahal izateko
Lanean osasuntsu jan daiteke. Baita orain ere, lantokian “tupperrak” erabiltzea zabalduta badago ere. Osarten Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak uste du ohitura hori osasungarri izan daitekeela eta hori dela-eta "Tupper Osasungarri" lehiaketa jarri du martxan. MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarteneko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere. Horretarako beren errezetak bidali behar dituzte abenduaren 1a baino lehen.
“Tupper osasungarria” lehiaketaren lehen edizio honetako irabazlea erabakitzeko, epaimahaik kontuan hartuko ditu proposamenak aurkezteko irudimena eta originaltasuna, jana prestatzeko teknikak eta erraztasuna, bai eta erabilitako osagaiak ere.
Sariak
Lehiaketako irabazleak afari bat eskuratuko du bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean. Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza).
Informazio gehiago hemen: http://www.osarten.com/tupper_osasungarria.pdf
Eta parte-hartzaileek bete beharreko inprimakia hauxe da: https://www.osarten.com/ataria/documents/10180/54290/Concurso+Tupper+Saludable+-+Plantilla+receta_eu.docx/c96ed7d0-8d12-4158-8bf0-e572636ee9e7