Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Osartenek bere marrazki lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du
Osasun mentala agenda mediatikoan dagoen gaia da, azken aldian oso presente dagoen arloa. Pandemiaren ondoren, erakundeetan osasun mentala zaintzeko beharra handitu da. Hala, Osartenentzat garrantzitsua da familian osasun mentalaz hitz egitea, etxeko txikienekin, ulertuta osasun mentala ez dela soilik gaixotasun eza, askoz gehiago dela.
Urrian, Osartenek bere jardunaldien laugarren edizioa egin zuen, orduan ere, fokua osasun mentalean eta laneko ongizatean jarrita, eta marrazki lehiaketaren bigarren edizioa ez da salbuespena izango.
Irabazleek hainbat sari jasoko dituzte, hala nola Olentzeroren etxea bisitatzeko sarrerak, Urkulun zalgurdian paseatzea, eta lehen mailako ikuskizun baterako sarrerak
Zer egiten dugu gure enpresan osasun mentala zaintzeko? Zer egiten da eskoletan? Zer egiten da edo zer egin beharko genuke gure gizartean (etxetik hasita)? Osasun mentala izango da Osartenek abian jarri duen marrazki lehiaketaren bigarren edizioko gai nagusia, Osartenen bezero diren enpresetako langileen seme-alabei zuzenduta. Lanak hainbat formatutan aurkeztu ahal izango dira, hala nola A4 tamainako euskarrian eta formatu digitaletan, gutxienez 150 ppp-ko kalitatearekin. Parte hartzaileek posta elektroniko bidez bidali beharko dute lana osarten@osarten.com helbidera, edo gutun bidez Arrasateko Osartenen egoitzara, Arizmendiarrieta kaleko 1 zenbakian.
Epaimahaiak marrazki irabazleak aukeratuko ditu eta egileen izenak Osartenen webgunean argitaratuko dira. Halaber, marrazki horiek erabiliko ditu enpresa elkartuei, bezeroei eta hornitzaileei bidaltzen zaizkien Gabonetako zorion-agurretan
Hainbat kategoria
Epaimahaiak kontuan hartuko du marrazkiak aurtengo gaiarekin duen harremana (osasun mentala, ongizatea, osasuna...), bai eta lanaren aberastasun plastikoa eta originaltasuna ere. Hiru kategoria izango dira: 3-5 urtekoak, 6-9 urtekoak eta 10-12 urtekoak. Irabazleek hainbat sari jasoko dituzte, hala nola Olentzeroren etxea bisitatzeko sarrerak, Urkulun zalgurdian paseatzeko aukera, eta lehen mailako ikuskizun baterako sarrerak.
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek azaroaren 29a baino lehen bidali beharko dituzte beren lanak. Epaimahaiak marrazki irabazleak aukeratuko ditu eta egileen izenak argitaratuko ditu bere webgunean. Era berean, marrazki horiek erabiliko ditu enpresa elkartuei, bezeroei eta hornitzaileei bidaltzen zaizkien Gabonetako zorion-agurretan.