Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
GSRk positiborik gabe eusten dio osasun krisiari
Mariaje Zabaletak, GSRko kudeatzaile orokorrak, etxetik erantzun dio TUlankideren deiari. GSRn (gaztelaniazko siglak: Gestión Servicios Residenciales), MODRAGONeko kooperatiban, lan eta estres handiko egunak bizi dituzte, osasun arloko krisiari aurre egin nahian.
Pandemia, bereziki gogor astintzen ari da Hirugarren Adineko egoitzak eta adineko kolektiboa bereziki sufritzen ari da koronabirusaren ondorioak. Hala, GSRren kasuan, Covid-19k ez du oraindik positiborik eragin. Mariaje Zabaletak esan digunez, inork baino azkarrago hartu zituzten neurriak eta horri eskerrak momentuz ondo eusten ari dira birusaren erasoa.
Era berean, lan-talde osoaren lana balioan jarri nahi izan du Zabaletak: "GSRko lan-taldea sekulako lana egiten ari da".