Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
“Ultraizozgailuak eskaintzen ditugu Pfizer txertoa -86 gradutan konserbatzeko”
Onnera Taldeak, Efficold markaren azpian, effimed ultraizozgailuen gama eta armairu hoztuak eskaintzen ditu, laster estatuan banatuko diren txertoak kontserbatu eta mantentzeko.
Xabier Bastarrica Efficold-eko Negozio Medikoaren Unitateko zuzendariak dioenez, "gure ekipoen bitartez sendagai-banatzaileen eta osasun-administrazioen kontingentzia-planak eusten laguntzen dugu. Alde horretatik, merkatu-eskaerari erantzuteko, -86 graduko ultraizozgailuen ekoizpena bikoiztu egin dugu dagoeneko".
Onnera Group
ONNERAGroup nazioarteko enpresa talde bat da eta sukaldaritzaren, garbitegien eta hotz-sistema aplikatuen ekipamendurako soluzioak sortzen dituzte.
Honako markak biltzen ditu ONNERA Group-ek, besteak beste, Fagor, Inoxfera, Edenox, Asber, Efficold, Danube, Domus y Primer. Talde globala da, izan ere, beraien produktuak bost kontinentetan merkaturatzen dituzte. Munduan 7 fabrika dituzte, estrategikoki kokatuta eta 2.000 profesional baino gehiago merkatu bakoitzari egokitutako irtenbide onenak bilatzen.
Zehazki, Lucenan (Kordoba) kokatzen da Efficold, eta hozte-sektoreko marka espezialista da. Edarien merkaturako irtenbideak eskaintzen ditu, Horeca, izozkiak, eta medikuen eta farmazien sektorea.