Irakurriena
- 1. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 2. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 3. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
- 4. ORBIK da sistema eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrerapenak bilatzen dituen ABEDI proiektuaren buru
- 5. Jesus Goienetxe hil da
- 6. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
Bigarren Kooperatibagintza Topaketan Ignacio Ramonet protagonista
LANKIko koordinatzaile eta kooperatibagintza arloko arduradun Ainara Udaondok eman zion hasiera lan-jardunaldiari. Ondoren LANKI ikertegiko Igor Ortegak hartu zuen hitza. Ortegak "Arrasateko kooperatibagintzaren bidegurutzeak eta desafioak. Protagonistekin gogoeta sintesia" lanaren emaitza batzuk aurreratu zizkien bertaratutakoei. Egungo egoera konplexua eta etorkizuna izan zituen hizpide LANKIko kideak eta hainbat hausnarketa konpartitu zituen kooperatibetako ordezkariekin.
Taldekako dinamikan askotariko gaiak jorratu zituzten, besteak beste, elkartasuna eta interkooperazioa, artikulazio kooperatiboa, lidergoa eta kultura kooperatiboa izan zituzten aintzat. Mahai ezberdinetan dinamika dotorea sortu zen eta taldeek ekarpen ugari egin zituzten.
Ordezkaritza dotorea izan zen Kooperatibagintza Topaketaren bigarren edizioan: Fagor Ederlan, DanobatGroup, Mondragon Unibertsitatea, Fagor Taldea, Arizmendi Ikastola, Mundukide, Ausolan, Goiti, Fagor Automation, Ulma Eraikuntzak, Fagor Industrial, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, LKS, Eroski, Ikerlan, Fagor Arrasate eta Fagor Elektronikako ordezkariak izan ziren ekitaldian, guztira ia 60 lagun.
Ignacio Ramonet, arratsaldean
Arratsaldean, Le monde diplomatique aldizkari ospetsuko Espainiako bertsioko zuzendari Ignacio Ramonetek hitzaldia eskaini zuen. 'Gizarte aldaketak eta kooperatibagintza' izenburupean, Ramonet kazetari eta gizarte pentsalariak, gaur egungo egoeraren gaineko bere ikuspegia eskaini zuen. Era berean, kooperatibagintzaren argi ilunak ere aztertu zituzten.
Argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/60157444@N05


