Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
Mondragon Unibertsitateak eta SASek bat egin dute adimen artifizialeko eta datuen prestakuntza aurreratua sustatzeko
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzak Fakultateak lankidetza-akordio bat sinatu du SASekin, datuen eta AAren munduko liderrarekin, Business Data Analytics (BDATA) Graduko prestakuntza praktikoa bultzatzeko asmoz. Hitzarmenari esker, graduko ikasle eta irakasleek helburu akademikoetarako erabili ahal izango dute SAS® Viya® for Learners softwarea. Onlineko plataforma ahaltsu horrek benetako proiektuak garatzeko aukera ematen du hainbat esparrutan, hala nola analitika prediktiboan, ikaste automatikoan eta modelatze estatistikoan.
Akordioaren arabera, SASek lizentziak eta material didaktikoa lagako ditu, eta horiek graduko irakasgaietan integratuko dira, datuen analisian eta kudeaketan gaitasun teknikoak indartzeko
Akordioaren arabera, SASek lizentziak eta material didaktikoa lagako ditu, eta horiek graduko irakasgaietan integratuko dira, datuen analisian eta kudeaketan gaitasun teknikoak indartzeko. Horrela, ikasleek lanbide-ingurunean zuzenean aplika daitezkeen ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte, enpresetan eskaera handia duten tresnak erabiliz.
Ildo horri jarraikiz, SASek, Pearson Vue-ren (ezagutza eta gaitasun teknologiko, akademiko edo profesionalak baliozkotzen dituen ziurtagiri ofizialaren) zentro ziurtatua den aldetik, BDATAko ikasleei aukera emango die ziurtagiri ofizial hauetara baldintza abantailatsuetan aurkezteko:
- SAS Certified Specialist: Base Programming Using SAS 9.4
- SAS Certified Associate: Programming Fundamentals Using SAS Viya
- SAS Certified Specialist: Machine Learning Using SAS Viya
- SAS Certified Statistical Business Analyst Regression and Modeling
Horiei, nazioarteko beste ziurtagiri batzuk gehitzen zaizkie, zeintzuek baliozkotzen baitute ikasleek konpainiaren tresnak menderatzen dituztela funtsezko arloetan (adimen artifiziala, modelatzea eta datuen zientzia).
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta SASek aldian-aldian jarraipen-bilerak egiteko konpromisoa hartu dute, softwarearen irakaskuntza-erabileraren garapena eta hezkuntza-lankidetzaren aurrerapena ebaluatzeko.
Erreferentziazkoa, datuen zientzako prestakuntzan
«Akordioa urrats bat gehiago da, enpresa-eremuaren eraldaketa digitala gidatzen duten tresnekin lotutako unibertsitate-prestakuntza eskaintzeko gure konpromisoan. Business Data Analytics Graduan SAS sartzeak programaren orientazio praktikoa sendotzen du, eta gure ikasleen enplegagarritasuna hobetzen, analitika aurreratua eta adimen artifiziala funtsezko gaitasunak diren merkatu honetan», nabarmendu du Irantzu Calvok, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Business Data Analytics Graduaren koordinatzaileak.
Bestalde, Adriana Rojasek, Espainiarako eta Portugalerako Global Academic Program Managerrak, azaldu duenez, «Lankidetza hori aurrerapen argia da, eta, berorri eskerrak, ikasleek eskura izango dituzte adimen artifizialean eta datuen zientzian liderrak diren tresnak, eta nazioarteko ziurtagiriak lortzeko aukera ere bai. Prestakuntza hori baliogarria izango da, mundu osoko enpresen aurrean prestakuntza tekniko hori dutela erakusteko, SASeko bezero eta bazkideen sare globalarekin konektatzeko, eta, horrela, inpaktu handiko proiektuetan lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko».
Bilboko campusean (Zorrotzaurren) ematen den Business Data Analytics Graduak matematikak, estatistika eta big data uztartzen ditu, enpresen benetako erronkei irtenbideak aurkitzea helburutzat hartuta
Aliantza horrekin, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak berretsi egin du enpresa-ehunaren premiei estuki lotutako irakaskuntza praktiko eta teknologikoa eskaintzearen aldeko apustua, eta indartu egin du datuen eta adimen artifizialaren arloko unibertsitate-prestakuntzan duen erreferentziazko posizioa.
Bilboko campusean (Zorrotzaurren) ematen den Business Data Analytics Graduak matematikak, estatistika eta big data uztartzen ditu, enpresen benetako erronkei irtenbideak aurkitzea helburutzat hartuta. Hezkuntza-eredu hori erronken bidezko ikaskuntzan eta erakundeekiko —BBVA, ACB (Saskibaloi Kluben Elkartea) Bilboko Portuko Agintaritza, LABORAL Kutxa, Eroski edo Seguros Lagun Aro) lankidetzan oinarritzen da, eta inpaktua izatera bideratuta dagoen eta enplegagarritasun-tasa handia duen prestakuntza-esperientzia eskaintzen die ikasleei arlo hauetan: datuen zientzia, negozioaren analisia eta datuen arkitektura.
SAS
SAS munduan liderra da datuen eta AAren alorretan. SAS softwarearekin eta sektoreko irtenbide berariazkoekin, erakundeek erabaki fidagarri bihurtzen dituzte datuak. SASek THE POWER TO KNOW® eskaintzen du.
SAS eta aipatutako gainerako produktu- edo zerbitzu-izenak SAS Institute Inc. konpainiaren AEBko eta beste herrialde batzuetako marka erregistratuak eta komertzialak dira. Marka eta produktuen beste izen batzuk dagozkien konpainienak dira. Copyright © 2025 SAS Institute Inc. Eskubide guztiak erreserbatuta.