Irakurriena
- 1. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 2. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 3. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 4. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 5. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 6. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
ORBIK da sistema eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrerapenak bilatzen dituen ABEDI proiektuaren buru
5,1 milioi euroko aurrekontua du, eta partzuergoan CAF Signalling, FAGOR Automation, Mondragon Assembly eta Ormazabal dira enpresa eragileak.
Hazitec ABEDI proiektuak 5,1 milioi euroko aurrekontua du, eta Sprik eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute. Proiektu horrek "ingurune birtualetan oinarritutako sistema berritzaile bat" ikertuko du, "mehatxu digital berrien testuinguruan sistemen eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrera egitea bilatzen duena. Ekimena 2027ko abendura arte garatuko da, eta helburua da fabrikatzaileek sistema industrialak software txertatuarekin diseinatzeko, jarduteko eta eguneratzeko duten modua eraldatzea.
Orbik buru dela, proiektua garatzen duen partzuergoa honako hauek osatzen dute: CAF Signalling, FAGOR Automation, Mondragon Assembly eta Ormazabal, trakzio-enpresa gisa. Horiei Zientzia eta Teknologiaren Euskal Saretik Gaia Klusterra, Ikerlan, Koniker, CAF, FAGOR eta Ormazabal gehitu behar zaizkie, industria, teknologia eta ikerketa aplikatuko gaitasunak uztartzen dituen diziplina anitzeko taldea osatuz.
Makinen kontrola
Partzuergoak azaldu duenez, "software txertatua makina, ekipo edo gailu industrialen barne-funtzionamendua kontrolatzen duen programa informatikoa da". "Prozesu kritikoak kudeatzeaz arduratzen da, hala nola, makina baten segurtasuna, ekoizpen-linea baten kontrola edo trenbide-seinaleen sistemen funtzionamendua", gaineratu dute. Gainera, nabarmendu dutenez, "software mota honek oso fidagarria eta segurua izan behar du, akats batek zuzenean eragin baitezake industria-jardueran".
ABEDIk ingurune birtualetan oinarritutako sistema berritzaile bat ikertuko du. Sistema eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrera egitea du helburu, mehatxu digital berrien testuinguruan.
ABEDIk ingurune birtualetan oinarritutako sistema berritzaile bat ikertuko du. Sistema eta ekipo industrialen zibersegurtasunean aurrera egitea du helburu, mehatxu digital berrien testuinguruan.
"ABEDIk adostasun-probak automatizatzea ahalbidetuko du, industria-eskalan aplikatzea bultzatuz eta zibersegurtasunaren erabilera indartuz, EAEko industriak bere produktuen araudia eta zibersegurtasuna betetzen nabarmen aurrera egin dezan", Borja Pérez Orbik-eko produktu-zuzendariaren arabera.
Proiekturako erabilitako lehentasunezko teknologien artean, hauek nabarmentzen dira: Adimen Artifiziala, Big Data eta Datu Zientzia; Sistema Ziberfisikoak; Zibersegurtasuna eta birtualizazio aurreratua.