Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
Ander Etxeberria MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboko arduradunak, Germán Lorenzorekin batera, Otaloran bildu ditu berriro bere sailarekin lankidetzan diharduten kooperatibetako pertsonak, Korporazioak urtez urte jasotzen dituen bisiten kudeaketan.
'Abenduko hitzordu klasikoan' hogeita hamar bat 'erakunde laguntzaile' bildu ditu, eta ekitaldiko zenbaki nagusiak aurkeztu dizkie. Ez dute huts egin Fagor Ederlan, Ikerlan, MLAKOOP, Saiolan, Soraluce (Danobatgroup), Fagor Automation, Mondragon Unibertsitatea, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola, Copreci edo Batz bezalako kooperatibek.
Eta jakina, ez ziren falta 'kooperatibismoko aktibista' nabarmenak, hala nola Pio Agirre, Miguel Angel Lazpiur eta Luis Mari Imaz (hirurak ALE- Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartekoak), Mikel Lezamiz, Zabalkunde Kooperatiboko aurreko zuzendaria; Paco Etxebeste eta Jesus Mari Arizmendiarrieta, Jaime Bengoa Arrasateko Udaleko zinegotzia eta, jakina, MONDRAGONeko pertsona asko, horien artean: Pello Rodriguez, MONDRAGON Korporazioko presidentea; Leire Mugerza, Kongresuko presidentea; Javier Marcos eta Iban Garate, Komunikazio sailekoak; Ibon Antero, MONDRAGONeko Jasangarritasun eta Eraldaketa Sozialekoa; Iñigo Iñurrategi eta Iñaki Belaustegi, Korporazioko Gestio Sozialekoak; eta Javi Santos, Otalorako zuzendaria.

MONDRAGONek interes handia pizten du munduan eta horren erakusle dira 2025. urtean jasotako 263 bisitak
Ekosistema kooperatiboan interes handia
MONDRAGONek interes handia sortzen du munduan eta horren erakusle dira 2025. urtean jasotako 263 bisitak. "Hori bai aldatu da bisitariaren profila azken urteetan. Pandemiaren aurretik bisita gehienak Estatutik kanpokoak ziren eta egun dezente egiten zituzten gure artean. Orain, interesa hemen zentratzen da. MONDRAGONek interesa sortzen du bere kooperatibetan, eta MONE erakargarria da gure kooperatibetako ordezkariak bezero edo hornitzaile nagusiekin bertara joan daitezen", esan du Etxeberriak. Gaur egun, bisiten %77 MONDRAGONetik bertatik datoz, "kooperatibak eurak hurbiltzen dira Otalora eta MONEra, interes ezberdinengatik".
'Abenduko hitzordu klasikoan', Ander Etxeberriak 30 bat 'erakunde laguntzaile' bildu ditu, eta ekitaldiko zenbaki nagusiak aurkeztu ditu
Brasil, Estatu Batuak eta Mexiko, interes handiena erakusten duten herrialdeak
Korporazioak bereziki enpresarien, politikarien, kazetarien, kooperatibisten eta gizarte-ekintzaileen artean eragiten du interesa. Hala, numeroetara joz gero, 2025ean Otalora edo taldeko kooperatibaren bat bisitatu dute 3.153 lagunek (gaurko datua). 2024ko datuak oso antzekoak izan ziren. Pandemia aurreko datuekin alderatuta, 1.730 bisitari 2019an, dezente altuagoak.
Ander Etxeberriak bisitarien motibazio nagusiak ere azaldu ditu. "Bisitaren arrazoi nagusia enpresa interesa izan ohi da, %68rekin. Interes akademikoak bisiten %31 erakartzen ditu, eta gainerako %1a arrazoi sozialengatik gerturatzen dira". Jatorriari dagokionez, % 56 Estatutik datoz (2025) eta % 44 Estatutik kanpo. "Top ten horretan daude Amerikako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Frantzia, Txina, Kanada, Filipinak, Alemania, Hego Korea eta Kolonbia".

Etxeberriak azken hamarkadako datuak ere eman ditu. "Hedapen kooperatiboko arduradun naizenetik, Estatutik kanpoko 16.193 pertsonaren bisita jaso dugu, eta 1.312 saio egin ditugu. Historikoki interes handiena erakutsi duten herrialdeak Brasil, Ameriketako Estatu Batuak, New York eta Kaliforniako pertsonak, Mexiko, Japonia, Frantzia eta Argentina dira", gaineratu du Ander Etxeberriak.